Baserritarra versus soldadu

Euskaldun berdin baserritar? Egunotan komunikabide eta sare sozialetan, Euskararen Eguna kari, umeak baserritarrez janzteko (des)egokitasuna izan dugu hizpide. Azken finean, eztabaida honetan datza: noraino da “baserritar jantzia” identitario, eta zeren identitate islatzen du? Mugatzailea da, ala dagoeneko euskaltasunaren ezaugarri neutro samartzat har liteke? Santomasetan mozorrotzen/janzten direnak, edo Zarauzko Euskal Jaietakoak, nago ni ez ote diren … Gehiago irakurri

Olentzero hura bai joan zaigu

Duela 50 urte gertatu zen. Ordura arte Olentzerotan lelo hau kantatzen genuen: Horra, horragure Olentzeroeserita dagopipa muturriankapoi pariakinarraultzetxuekinbihar merendatzekobotila arduakinboo ti-la arduaakiiinn! Ibarla inguruko baserrietan ibiltzen ginen, Bidaerrekakoak eta gehienez ere lehengusina zaharrenaren lagunen bat. Baina orduan, zazpi urteak beteta, “kalera” jaisten utzi zidaten, eta hala egin nuen, kaleko laguntxo batzuekin. Han bi gauza deskubritu … Gehiago irakurri

Berdintasunaren alde, itxuraz

Mariano Ferreri buruz kontatu behar dudana ez da Alardearen eztabaidaren hasiera-hasierako zerbait, mundu guztia ustekabean harrapatu zuenekoa; adibidez (orduan “El quiosco de la Rosi saioan”), aitortu zuenean ez zuela tutik ulertzen, besteak beste ezagutzen zituen Irungo emakumeek berek esaten ziotelako erabat kontra zeudela (emakumeen berdintasunezko partaidetzaren kontra, jakina).  Hau askoz geroago gertatu zen. Patxi Lopez … Gehiago irakurri

Errelatoa: gurea, zuena, denona?

Arestian argitaratu dute “Nuestro relato” Irungo Betiko Alardearen Aldeko Beñardo Urtizberea zenak eta Javier iriartek. Hurrenez hurren, 1998an jeneralarena eta komandantearena egin zuten, gaurgero imajinatzen duzuen Alardean. Aitortuko dizuet izenburuak harritu nauela: lehen aldiz 25 urte honetan aitortu dute haiena ez dela “errelatoa”, egia osoa eta absolutua, errelatoaren alde bat baizik. Eta izenburuan bertan adierazi … Gehiago irakurri

Kanpo/barne, edo aldaketarik ez

Sekulako poza eman dit lagun batek: nire blogeko sarrerak gustura irakurtzen dituela dio; areago, Alardeaz zuen pertzepzioa aldatzen laguntzen diotela. Ez da irundarra, baina badu familia Irunen, eta beraz Alardearekiko harreman sentimentala du. Hau guztia hasi zenean, beste hainbatek bezala, “kanpotarra” izaki, maite dituen bertakoen bertsioaz eratu zuen iritzia. Urteek aurrera joan ahala, ordea, aldatzen … Gehiago irakurri

Kanpo/barne, edo ate birakariak

Aurreko sarreran gogorarazten nizuen mendeetan Gipuzkoan “kanpotarrak” (ez erdaldunak, maiz hala adieraziagatik ere) ez zirela subjektu politikoak, harik eta iraultza liberalak hori Espainiako gizonezkoei zabaldu zien arte, XIX.ean. Horrek ez du esan nahi egun batetik besterakoa izan zela onarpen soziala. Irunen eta Hondarribian, “bestea” mantxurriano hitzez seinalatuta hazi garen “bertakoontzat”, 1996ko Alardeak berriro aurpegiratu zigun, … Gehiago irakurri

ALDEAK ALDE, NI ALDE: jatorriak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, herritarren jatorrian: XVI.-XVIII. mendeetan irundar gehienek Irun bera zuten jatorria, edo … Gehiago irakurri

Presentismoa

Irungo eta Hondarribiko tradizionalistek bertute handi bat dute. Gardenak dira, ez dute disimulatzen zer nolako pertzepzioa duten errealitateaz, gaur egungoaz eta iraganekoaz, denboraren osotasuna; areago, denbora historikorik eza bera hitz bakar batean laburbiltzen dute: “betiko”. Inkontzienteki egiten dutela, hain dute naturalizatua denboraren kontzepzioa ahistorikoa? Bai, bistan da; baina horrek ez dio garrantzirik kentzen historiari ematen … Gehiago irakurri

Neopaganismoa

Gaur bukaeratik hasiko naiz, onena bukaeran aipatu nahi dut eta: Tradizioa eta tradizionalismoa gauza bera ez diren bezala (Irunen eta Hondarribian ederki dakigu hori), Barandiaran eta barandiaranismoa ez dira gauza bera. Barandiaranen ekarpen erraldoia hortxe dago, eta arrunt azterlan interesgarriak egin dira, eta egingo, haren altxor handiko bitxiak lehengaitzat hartuta. Barandiaranismoaren baitan, aldiz, neopaganismo dei … Gehiago irakurri