Ongi eginaren pagua

“Ongi eginaren pagua, egurra eta palua” dio euskal esaera zaharrak. Zinikoa, ala errealista? Gaur, apirilak 14, 91 urte bete dira Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zela, lehenik Eibarren, historiak baino gehiago mito historikoak dioenez. Baina badago beste urtebetetze xumeago bat: 10 urte dira Emakunde Saria jaso genuela Kursaal Kuboan. Antolatzaileek ez omen zuten egoki jo Bidasoaldean … Gehiago irakurri

Berdintasunaren alde, itxuraz

Mariano Ferreri buruz kontatu behar dudana ez da Alardearen eztabaidaren hasiera-hasierako zerbait, mundu guztia ustekabean harrapatu zuenekoa; adibidez (orduan “El quiosco de la Rosi saioan”), aitortu zuenean ez zuela tutik ulertzen, besteak beste ezagutzen zituen Irungo emakumeek berek esaten ziotelako erabat kontra zeudela (emakumeen berdintasunezko partaidetzaren kontra, jakina).  Hau askoz geroago gertatu zen. Patxi Lopez … Gehiago irakurri

Kanpo/barne, edo aldaketarik ez

Sekulako poza eman dit lagun batek: nire blogeko sarrerak gustura irakurtzen dituela dio; areago, Alardeaz zuen pertzepzioa aldatzen laguntzen diotela. Ez da irundarra, baina badu familia Irunen, eta beraz Alardearekiko harreman sentimentala du. Hau guztia hasi zenean, beste hainbatek bezala, “kanpotarra” izaki, maite dituen bertakoen bertsioaz eratu zuen iritzia. Urteek aurrera joan ahala, ordea, aldatzen … Gehiago irakurri