Cara al Sol Alardearen doinua al da?

Zer da faxistago, “Cara al sol” jotzea txilibituz alardeko entseguen ondoren, ala txilibitua jotzen duten neskak espazio publikotik kanporatzea? Lehenak,antza, eskandalizatzen gaitu (gaztetxoek jota, gainera!); bigarrenak, aldiz, gaztetxo berberek protagonizatuagatik, tira, alardea ulertzeko bi eren arteko tira-bira omen da. La Vanguardian ere salatu dute, baina EITBk ezikusia/ezentzuna egin dio, beste behin. 2023ko ekainean, ertzainak “indar … Gehiago irakurri

Sed lex?

Dura lex sed lex. Ez da halabeharrez legea inposatu zutenen hizkuntzan. Baina ontzat eman dezagun, gustatu edo ez, legea betetzea dela demokraziaren oinarria. Izan ere, zertarako da legea, ez badu betetzea helburu? Bada, berdintasunaren aldekoa bada, nik argi daukat: itxurak egiteko; areago, arlo batzuetan berdintasuna bera oztopatzeko, hain zuzen ere legearen existentziak berak “neutralizatzen” duelako … Gehiago irakurri

Lehengo lepotik burua?

Jakingo duzue Irungo Alarde Parekidearen Juntak ofizialki eskatu diola alkateari Udalak berriro antola dezala Alardea, nahitaez baztertzailea izan behar ez lukeena, legeak eta epaiak beteko balitu. Erantzunaren zain (ezustekorik ez dut espero, ez dizuet gezurrik esango), historia pixka bat errepasatuko dut. Ez Historia, borroka, foruak, Limogeseko apezpiku santutuari gure arbasoen zina (gure arbasoak? Gaur egungo … Gehiago irakurri

Ongi eginaren pagua

“Ongi eginaren pagua, egurra eta palua” dio euskal esaera zaharrak. Zinikoa, ala errealista? Gaur, apirilak 14, 91 urte bete dira Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zela, lehenik Eibarren, historiak baino gehiago mito historikoak dioenez. Baina badago beste urtebetetze xumeago bat: 10 urte dira Emakunde Saria jaso genuela Kursaal Kuboan. Antolatzaileek ez omen zuten egoki jo Bidasoaldean … Gehiago irakurri

Bakartuta

Urrundik hamalau, hurbildu eta lau: Berdintasunaren euskal lege berriak biktima bakartzea ere genero-indarkeriatzat hartzen duen albistea zabaldu eta, berriro ere, orokorkeria. Alegia, xedea ez da, inondik inora, Alardeetan berdinzaleok pairatutako isolamendu sozial eta instituzionala borrokatzea. Beno, horrela ere interpreta liteke, baina ezezkoan nago ni: asko daki zaharrak, erakutsi beharrak. Udalek ezikusiarena egiten digute modu militantean. … Gehiago irakurri

Zaldia versus behorra?

1998an, zaldiak ez ezik behorrak ere ez ote genituen atera behar galdetu zidan -benetako berdintasun koherentearen bila baino gehiago, gure aldarrikapenaren absurdua isekaz iradokita- zein den jakin ederki dakidan baina anonimatuan ezkutatu nahi zuen irundar batek. Hamar urte geroago, “betikoen” Alardearenean eta Parekidearenean problemak izan ziren zaldi banarekin. Batean diote tratu txarra izan zela (ez … Gehiago irakurri

Amorezko zalditeria

Aurten Alardea(k) izango d(ir)ela ematen duenez, “paperak” egiten hasi behar; besteak beste, zaldi-behorrekin kaleetan barrena ibili ahal izateko. Aspaldiko urteotan –azken biok kenduta, jakina– “gureek” Zubieta etxaldean pasatzen zuten gaua, Diputazioaren  eskuzabaltasunari esker. Ziur aski aditua duzue “Alardea ulertzeko bi era” delakoa, asmo onenean esanagatik ere bazterkeria eta berdintasuna parekatzeko ez ezik indarkeriazko episodioetan erruak … Gehiago irakurri

Progres euskaldunes

Zein da Alardearen hizkuntza? Hau guztia hasi zenean, Hondarribiko anonimo infamanteen artean, batek errudunak identifikatu zituen: una cuadrilla de progres euskaldunes. Bai, ongi irakurri duzue, ez Irunen, Hondarribian. Ez al da herri euskalduna? Bai eta ez. Bai, dudarik gabe, baina gero eta gutxiago, dudarik gabe. Alardeak, nola ez, islatu eta areagotu egiten du egoera soziolinguistikoa: … Gehiago irakurri

Yo has plantau

“Bai, etorriko da gero osaba, yo has plantau, yo has plantau! Landatzea ez baita aski!” eta arbolak fruitua emango badu landatu aurretik eta ondotik egin beharreko zeregin ugariak zerrendatzeari ekin zion. Bistan da osaba hura erdalduna zela eta gure amoñaren gaztelania ez zela zerbantinoa. Behin, Euskadi Irratira beste zerbaiti buruz hitz egitera joan nintzelarik, Kalifornian … Gehiago irakurri