Alletu da iñauteria

“Goazen zaharrak ta gazteria…” Eta gaineratzen du Lesakako kantak “kale eta baserrikoak”; alegia, inauteria denona da. Emakumeena ere bai? Inauterien egutegi ofiziala bukatu orduko iragarri da, pandemiaren baimenez betiere, aurten Alarde Parekidea izango dela. Inauteria versus Alarde? Gatazka lehertu zenean, hainbat herritan berdintasunaren alde egin zuten hainbat erakundek. Tolosatik ere iritsi zen elkartasun-mezua, eta anonimo … Gehiago irakurri

Baserritarra versus soldadu

Euskaldun berdin baserritar? Egunotan komunikabide eta sare sozialetan, Euskararen Eguna kari, umeak baserritarrez janzteko (des)egokitasuna izan dugu hizpide. Azken finean, eztabaida honetan datza: noraino da “baserritar jantzia” identitario, eta zeren identitate islatzen du? Mugatzailea da, ala dagoeneko euskaltasunaren ezaugarri neutro samartzat har liteke? Santomasetan mozorrotzen/janzten direnak, edo Zarauzko Euskal Jaietakoak, nago ni ez ote diren … Gehiago irakurri

Olentzero hura bai joan zaigu

Duela 50 urte gertatu zen. Ordura arte Olentzerotan lelo hau kantatzen genuen: Horra, horragure Olentzeroeserita dagopipa muturriankapoi pariakinarraultzetxuekinbihar merendatzekobotila arduakinboo ti-la arduaakiiinn! Ibarla inguruko baserrietan ibiltzen ginen, Bidaerrekakoak eta gehienez ere lehengusina zaharrenaren lagunen bat. Baina orduan, zazpi urteak beteta, “kalera” jaisten utzi zidaten, eta hala egin nuen, kaleko laguntxo batzuekin. Han bi gauza deskubritu … Gehiago irakurri

Neopaganismoa

Gaur bukaeratik hasiko naiz, onena bukaeran aipatu nahi dut eta: Tradizioa eta tradizionalismoa gauza bera ez diren bezala (Irunen eta Hondarribian ederki dakigu hori), Barandiaran eta barandiaranismoa ez dira gauza bera. Barandiaranen ekarpen erraldoia hortxe dago, eta arrunt azterlan interesgarriak egin dira, eta egingo, haren altxor handiko bitxiak lehengaitzat hartuta. Barandiaranismoaren baitan, aldiz, neopaganismo dei … Gehiago irakurri

La réligion des anciens Basques

Berriro gertatu zait: behin baino gehiagotan etorri zaizkit aholku historiko bila fikzioa lantzen dutenak (zinema, komikia, antzerkia…), beren proiektuak albait errealisten izan daitezen… xehetasunetan, kontakizunaren testuinguru historikoari urdailean ostiko egin arren. Agotak, sorginak, mitoak eta halakoak izaten dira nigana jotzeko “galdegaiak”. Eta ni saiatzen naizenean azaltzen aurkeztu nahi duten panorama ez dagoela historikoki defendatzerik, erantzuten … Gehiago irakurri

Alarde… foralak?

Gaur, uztailak 21, 145 urte dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foruak ezabatu zirela. “Euskal foruak” esamoldea ez da zuzena: Batetik, Zuberoak, Baxenabarrek, Lapurdik eta Baionak beren foruak eta instituzioak Frantziako Iraultzan galdu zituzten; Nafarroa Garaikoak oso murriztuta geratu ziren 1841etik aurrera, baina geratutako pixarra ez zuten galdu. Bestetik, ez dakienak erran lezake Euskal Herri osoko … Gehiago irakurri

ALDEAK ALDE, NI ALDE: festak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, festen ospakizunetan: XVI. mende hasiera-hasieran, sanjuanetan omen ziren Irungo festak, hainbat … Gehiago irakurri

Irungo ezjaiak

Noiz ziren Irungo jaiak San Pedro eta San Martzial egunetara pasa arte, duela 500 urte? Tira, ez omen dago horren garbi borrokaren hurrengo urtean hasi zirela festa egiten; baina hori beste baterako da. Dirudienez, lehenago sanjuanak ziren Irungo festak, hainbat herritan bezala. Oraindik orain ekainaren 23ko su-meta piztu orduko hasten dira jaiak ofizialki, San Juan … Gehiago irakurri

Berba in biou

2007an, behean datorren testua idatzi nuen. Orduan Maggie Bullen eta biok Antzuolako Mairuaren Alardea aztertzen ari ginen, tradizioari traizio egin gabe zaharrak berritzeko xedez. Prozesu ezin interesgarriago honen berri webgunean duzue; ez, ordea, testuan aipatzen dudan alardean.org weba, Irunen Alardea zela eta ez zela gaztetxo batzuek pairatzen zuten indarkeriari  “alde bateko eta besteko” –gehienbat bateko, … Gehiago irakurri