Sed lex?

Dura lex sed lex. Ez da halabeharrez legea inposatu zutenen hizkuntzan. Baina ontzat eman dezagun, gustatu edo ez, legea betetzea dela demokraziaren oinarria. Izan ere, zertarako da legea, ez badu betetzea helburu? Bada, berdintasunaren aldekoa bada, nik argi daukat: itxurak egiteko; areago, arlo batzuetan berdintasuna bera oztopatzeko, hain zuzen ere legearen existentziak berak “neutralizatzen” duelako … Gehiago irakurri

Bakartuta

Urrundik hamalau, hurbildu eta lau: Berdintasunaren euskal lege berriak biktima bakartzea ere genero-indarkeriatzat hartzen duen albistea zabaldu eta, berriro ere, orokorkeria. Alegia, xedea ez da, inondik inora, Alardeetan berdinzaleok pairatutako isolamendu sozial eta instituzionala borrokatzea. Beno, horrela ere interpreta liteke, baina ezezkoan nago ni: asko daki zaharrak, erakutsi beharrak. Udalek ezikusiarena egiten digute modu militantean. … Gehiago irakurri