Lege oharra

1. Zioa.

http://www.kalegoi.com internet dominioa Javier Ignacio Querejeta Erro jaunarena da: IFK. 15.245.723 N, karrika Nagusia 23 behe-esk. 20034 IRUN. kalegoi@kalegoi.com helbide elektronikoa spambots delakoen aurka babestua dago. Ikusiko bada, Javascript aktibatu beharra dago.

Lege Ohar honek arautua dago dominio hau. Erabiltzaileak, bada, Ohar honek barne hartzen dituen erabilera baldintzak onartzen ditu web gune hau erabiltzean.

Bestetik, Javier Ignacio Querejeta Errok  ohartarazten du web orri honetako edukiak eta zerbitzuak nahiz erabiltzeko baldintzak berak aldatu ahal dituela, aldez aurretik  jakinarazi gabe, aldatu ere.

2. Erabiltzeko baldintzak.

  • a. Erabiltzaileak Legezkotasun, Fede On eta Ordena Publikoaren printzipioei men egiten die; haren gain geratzen da, beraz, hedatzen dituen datuen egiazkotasuna. Hortaz, bera izango da egin litzakeen faltsukeria edota okerreko baieztapenen arduradun bakarra, bai eta   haiexetarik Javier Ignacio Querejeta Errori  edota hirugarren bati erator lekizkiekeen kalte-galerena ere.
  • b. Galarazia dago orri honen edukia erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea edota kopiatzea, non eta dominioaren jabearen baimenaz ez baldin bada edo legez baimendua ez baldin badago.
  • c Azpimarratzekoa da Adingabeek guraso, tutore edo ordezkari legalen baimena eskuratu behar dutela, eskainitako zerbitzuak jasoko badituzte.  Javier Ignacio Querejeta Errok ez du bere gain hartzen inolako ardurarik gai honen inguruko datuak okerrak edo faltsuak badira.
  • Javier Ignacio Querejeta Errok ez du bere gain hartzen hirugarren batek Interneten egin lezakeen Estekarik (LINKS), eta halakorik gertatuz gero ere, ez da ondorioztatu behar Javier Ignacio Querejeta Errok bertan egon litezkeen eduki edota zerbitzuak onesten edo onartzen dituenik. Halako balizko web orririk ez dago Javier Ignacio Querejeta Erroren kontrolpean, ez eta Pribatutasun Politika honenean ere. Emandako Linken bidez beste orrietara iristen bazara, delako web horietako operadoreek zure informazio pertsonala jaso dezakete. Inolako informazio pertsonalik helarazi baino lehen, ziurta ezazu hirugarren web orri horien Pribatutasun Politikekin ados zaudela.

3. Datuen Babesa.

Datuak Babesteko indarrean dagoen 15/1999 Lege Organikoarekin bat eginik, Javier Ignacio Querejeta Errok jakinarazten dukalegoi@kalegoi.com web sitearen Erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak Javier Ignacio Querejeta Erroren jabegopeko fitxategi automatizatu batera gehitu eta tratatuko direla, eta formulario edo erantzunbide bakoitzean deskribatutako helbururako ez bestetako kudeatuko direla. “BIDALI” botoia sakatu orduko, Erabiltzaileak ematen dio Javier Ignacio Querejeta Errori  datuak trata ditzan. Erabiltzaileak 30 eguneko epea dauka goian aipatutako tratamenduari uko egiteko, betiere idatziz komunikatuta Javier Ignacio Querejeta Errori Karrika Nagusia 23 behe-esk. 20304 IRUN helbidean. Javier Ignacio Querejeta Errok bere egiten du izaera pertsonaleko datuek eskatutako zerbitzua gauzatu beste xederik ez dutela bermatzeko konpromisoa. Haiek gabe eskatutako zerbitzua burutzerik ez balego, datuok helarazteko beharraz jakinaraziko zaizu.

Halaber, Javier Ignacio Querejeta Errok, fitxategiaren arduraduna denez gero, bere egiten du helarazten zaizkion izaera pertsonaleko Datuen isilpea eta konfidentzialtasuna gordetzeko konpromisoa, galerarik, baimenik gabeko eraldaketarik nahiz irispiderik ekiditeko behar bezainbat neurri hartuko baitu hartara, abenduaren 21ean onetsitako 1720/2007 Errege Dekretuz DBLO Garatzeko Araudiarekin bat datorrela.

Era berean, Erabiltzaileari jakinarazten zaio edonoiz gauza ditzakeela datuok iristeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko edo uko egiteko eskubideak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aitortutakoak, hartara Javier Ignacio Querejeta Errori helbide osora idatziz adierazten diolarik.

Bestetik, Informazio eta Merkataritza Elektroniko Sozietate Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legean zedarrituaren arabera, Javier Ignacio Querejeta Errok bere egiten du posta elektronikoaz publizitatea ez bidaltzeko konpromisoa, ez badu aldez aurretik jasotzailearen berariazko baimena jaso. Erabiltzaileak uko egin diezaioke publizitatearen bidalketari, hartara dagokion laukitxoa markatuta.

4. Enpresak Cookies delakoak darabiltza.

Javier Ignacio Querejeta Errok, informazio pertsonala bereganatzearren, datuak biltzeko prozedura automatikoak (Cookies) darabiltza, hala nola nabigatzaile mota edo sistema operatiboa, erreferentziazko orria, arruta,  ISP dominioa (Internet Hornitzailea), eta abar, betiere bisitariek web orria nola erabiltzen duten jakin nahian. Cookies delakoek web orri hau zuen beharrizan pertsonaletara egokitzen laguntzen digute.

Javier Ignacio Querejeta Errok  gordetzen du Cookies delakoen bidez jasotako informazio guztia, pertsonalizatu gabeko formatu bati esker. Cookies delakoen bidez jasotako informazio mota hau ez du Javier Ignacio Querejeta Errok beste inork ezagutuko, eta ez da eskatu gabeko komunikazioetarako erabiliko.

Zure ordenagailuan dauden Cookies hauek ez daukate zure izen osoa, IP helbide bat baizik. Erabiltzailearen saioa bukatu ondoren, Cookies hauetan dagoen informazioa ez da Javier Ignacio Querejeta Erroren esku egongo.

Zure programa nabigatzailea konfigura dezakezu, cookies onartu aurretik haien presentziaren berri eman diezazun, edo, nahi izatera, zuzenean automatikoki bazter ditzan. Zure nabigatzailearen “laguntza” botoiak adieraziko dizu nola egin. Hala eginda, ordea, agian ez dituzu web gune honen zerbitzu guztietara iristerik izango.

Web orri honetako edo Javier Ignacio Querejeta Erroren beste zenbait orritako alderdi batzuetan nabigatzeko, ez duzu cookies ezarri beharrik. Gogora ezazu ordenagailu desberdinak toki desberdinetan erabiliz gero ziurtatu beharko duzula programa nabigatzaile bakoitza egokitu behar duzula, cookies zure nahierara erabiltzearren.

5. Web gune honetan erabilitako cookies delakoak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideen arabera, web honek darabiltzan cookies delakoen xehetasunen berri ematen dizugu, informazio albait zehatzena izan dezazun.

Web gune honek bere dituen honako cookie hauek darabiltza:

Cookie saiokoak, blogean komentarioak idazten dituzten erabiltzaileak automatizatutako aplikazioak ez baina gizakiak direla bermatzeko. Horrela spamari aurre egiten zaio.

civicCookieControl | kalegoi.com: cookie honek jakinarazten digu zeure ordenagailuan cookies instalatzea erabaki duzun ala ez. Host: http://kalegoi.com

PHPSESSID: Enkriptatutako PHP hizkerak darabilena, SAIOAren aldaerak web zerbitzarian gordetzea baimentzeko. Cookie hau ezinbestekoa da webaren funtzionamendurako. Host: http://kalegoi.com

wordpress_logged_in_(ID_session): Erregistratutako erabiltzaileen informazioa mantentzea da cookies hauen helburua. Host: http://kalegoi.com

qtrans_cookie_test: Hizkuntzari buruz lehentasunak mantentzea da cookies hauen helburua

Web gune honek hirugarrenen honako cookie hauek darabiltza:

Google Analytics delakoak darabiltzagu; hau da, egoitza nagusia Estatu Batuetako 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043an duen Google, Inc.-ek eskainitako zerbitzua. Zerbitzu horietarako, 4 cookie darabiltzate. Informeak egiteko eta gunea hobetzeko darabilgu informazioa. Cookie hauek modu anonimoan biltzen dute informazioa, Google.com webean ezarritako terminoetan barneratzen baitituzte bisitarien kopurua, jatorria eta gure webean bisitatutako orriak. Google Analytics-en cookiei buruzko kontzeptuak.
Hona instalatutako cookies: __utma, __utmb, __utmc y __utmz. Host: http://google.com

Gune hau erabili orduko, Erabiltzaileak berariaz onesten du goian aipatutako moduan eta helburuetarako bildu den informazioaren tratamendua. Halaber, aitortzen du ezagutzen duela halako datuen edo informazioaren tratamendua errefusatzeko aukera, hartara propio bere nabigatzailean dagoen konfigurazioa hautatuta Cookies erabiltzeari uko eginda. Hori bai, bere nabigatzaileak duen Cookies blokeatzeko aukerak beharbada ez dio utziko Websiteren funtzionalitate guztiak osorik erabiltzen.

Cookies politika honek zalantzarik sortzen badizu, gugana jo dezakezu:
contacto