Txanda-pasa

Alardearen gatazka konpontzeko hondar-alea jarri nahi izan du blog honek urtebetez. Hartara, abagune egokia begitandu zitzaidan jaiaren jatorriaren –ezen ez zergatiaren– 500. urtebetetzea –edo aitzakia, zergatik ez aitortu–. Ez al gara senide eta lagunekin biltzen urtebetetzeetan, bestetarako ez bada ere bizirik jarraitzen dugula ospatzeko? Gainera, iaz, urtebeteko egonaldiak zer pentsa eman behar ligukeela pentsatzekoa zen. … Gehiago irakurri

ALDEAK  ALDE, NI ALDE: baserriak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen aurten, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun hilabetea azken gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, baserrien erabileran: “Irunek Irun du izena hasieran hiru etxe zirelako” esan … Gehiago irakurri

Sed lex?

Dura lex sed lex. Ez da halabeharrez legea inposatu zutenen hizkuntzan. Baina ontzat eman dezagun, gustatu edo ez, legea betetzea dela demokraziaren oinarria. Izan ere, zertarako da legea, ez badu betetzea helburu? Bada, berdintasunaren aldekoa bada, nik argi daukat: itxurak egiteko; areago, arlo batzuetan berdintasuna bera oztopatzeko, hain zuzen ere legearen existentziak berak “neutralizatzen” duelako … Gehiago irakurri

Lehengo lepotik burua?

Jakingo duzue Irungo Alarde Parekidearen Juntak ofizialki eskatu diola alkateari Udalak berriro antola dezala Alardea, nahitaez baztertzailea izan behar ez lukeena, legeak eta epaiak beteko balitu. Erantzunaren zain (ezustekorik ez dut espero, ez dizuet gezurrik esango), historia pixka bat errepasatuko dut. Ez Historia, borroka, foruak, Limogeseko apezpiku santutuari gure arbasoen zina (gure arbasoak? Gaur egungo … Gehiago irakurri

Folklorearen pornografia

Bederatzi urte dira “Alardearen seme-alabak” estreinatu zela. Bertan parte hartu nuen (eskerrik asko, Jone, Joseba, Eneko!), bai eta Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian egindako aurkezpenean ere (eskerrik asko, Ana, Txuri, Alex), eta dagoeneko eskuragarri duzuenez gero, ez dut askorik esango. Baina bai inportanteena: zintzoki diotsuet sinesten dudala dokumentalak gehiago egin duela Alardeen gatazka ulertarazten -eta jarrerak … Gehiago irakurri

Ongi eginaren pagua

“Ongi eginaren pagua, egurra eta palua” dio euskal esaera zaharrak. Zinikoa, ala errealista? Gaur, apirilak 14, 91 urte bete dira Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zela, lehenik Eibarren, historiak baino gehiago mito historikoak dioenez. Baina badago beste urtebetetze xumeago bat: 10 urte dira Emakunde Saria jaso genuela Kursaal Kuboan. Antolatzaileek ez omen zuten egoki jo Bidasoaldean … Gehiago irakurri

Bakartuta

Urrundik hamalau, hurbildu eta lau: Berdintasunaren euskal lege berriak biktima bakartzea ere genero-indarkeriatzat hartzen duen albistea zabaldu eta, berriro ere, orokorkeria. Alegia, xedea ez da, inondik inora, Alardeetan berdinzaleok pairatutako isolamendu sozial eta instituzionala borrokatzea. Beno, horrela ere interpreta liteke, baina ezezkoan nago ni: asko daki zaharrak, erakutsi beharrak. Udalek ezikusiarena egiten digute modu militantean. … Gehiago irakurri

Zaldia versus behorra?

1998an, zaldiak ez ezik behorrak ere ez ote genituen atera behar galdetu zidan -benetako berdintasun koherentearen bila baino gehiago, gure aldarrikapenaren absurdua isekaz iradokita- zein den jakin ederki dakidan baina anonimatuan ezkutatu nahi zuen irundar batek. Hamar urte geroago, “betikoen” Alardearenean eta Parekidearenean problemak izan ziren zaldi banarekin. Batean diote tratu txarra izan zela (ez … Gehiago irakurri

Amorezko zalditeria

Aurten Alardea(k) izango d(ir)ela ematen duenez, “paperak” egiten hasi behar; besteak beste, zaldi-behorrekin kaleetan barrena ibili ahal izateko. Aspaldiko urteotan –azken biok kenduta, jakina– “gureek” Zubieta etxaldean pasatzen zuten gaua, Diputazioaren  eskuzabaltasunari esker. Ziur aski aditua duzue “Alardea ulertzeko bi era” delakoa, asmo onenean esanagatik ere bazterkeria eta berdintasuna parekatzeko ez ezik indarkeriazko episodioetan erruak … Gehiago irakurri

Betiko feministak

Zer moduz Santa Martxoak8? Ongi ospatu duzue Berdintasunaren Jaia? Zoriondu zaituztete, neskak? Aldarrikapenetik gero eta gutxiago duela ematen baitu. Eta emakume langilearena, alderdi baten Obrero hitza bezala, apenas bilatzen dudan arrastorik. Nork daki! Beharbada ona da aldarrikapen maila apaltzea, aldarrikapena jende mota ororenganaino hedatzearen truk. Baina, beste behin, Alardearena ez ote den sua, haren arrimuan … Gehiago irakurri