Alletu da iñauteria
“Goazen zaharrak ta gazteria…” Eta gaineratzen du Lesakako kantak “kale eta baserrikoak”; alegia, inauteria denona da. Emakumeena ere bai? Inauterien egutegi ofiziala bukatu orduko iragarri da, pandemiaren baimenez betiere, aurten Alarde Parekidea izango dela. Inauteria versus Alarde? Gatazka lehertu zenean, hainbat herritan berdintasunaren alde egin zuten hainbat erakundek. Tolosatik ere iritsi zen elkartasun-mezua, eta anonimo … Gehiago irakurri