Bakartuta

Urrundik hamalau, hurbildu eta lau: Berdintasunaren euskal lege berriak biktima bakartzea ere genero-indarkeriatzat hartzen duen albistea zabaldu eta, berriro ere, orokorkeria. Alegia, xedea ez da, inondik inora, Alardeetan berdinzaleok pairatutako isolamendu sozial eta instituzionala borrokatzea. Beno, horrela ere interpreta liteke, baina ezezkoan nago ni: asko daki zaharrak, erakutsi beharrak. Udalek ezikusiarena egiten digute modu militantean. … Gehiago irakurri

Zaldia versus behorra?

1998an, zaldiak ez ezik behorrak ere ez ote genituen atera behar galdetu zidan -benetako berdintasun koherentearen bila baino gehiago, gure aldarrikapenaren absurdua isekaz iradokita- zein den jakin ederki dakidan baina anonimatuan ezkutatu nahi zuen irundar batek. Hamar urte geroago, “betikoen” Alardearenean eta Parekidearenean problemak izan ziren zaldi banarekin. Batean diote tratu txarra izan zela (ez … Gehiago irakurri

Amorezko zalditeria

Aurten Alardea(k) izango d(ir)ela ematen duenez, “paperak” egiten hasi behar; besteak beste, zaldi-behorrekin kaleetan barrena ibili ahal izateko. Aspaldiko urteotan –azken biok kenduta, jakina– “gureek” Zubieta etxaldean pasatzen zuten gaua, Diputazioaren  eskuzabaltasunari esker. Ziur aski aditua duzue “Alardea ulertzeko bi era” delakoa, asmo onenean esanagatik ere bazterkeria eta berdintasuna parekatzeko ez ezik indarkeriazko episodioetan erruak … Gehiago irakurri

Progres euskaldunes

Zein da Alardearen hizkuntza? Hau guztia hasi zenean, Hondarribiko anonimo infamanteen artean, batek errudunak identifikatu zituen: una cuadrilla de progres euskaldunes. Bai, ongi irakurri duzue, ez Irunen, Hondarribian. Ez al da herri euskalduna? Bai eta ez. Bai, dudarik gabe, baina gero eta gutxiago, dudarik gabe. Alardeak, nola ez, islatu eta areagotu egiten du egoera soziolinguistikoa: … Gehiago irakurri

Yo has plantau

“Bai, etorriko da gero osaba, yo has plantau, yo has plantau! Landatzea ez baita aski!” eta arbolak fruitua emango badu landatu aurretik eta ondotik egin beharreko zeregin ugariak zerrendatzeari ekin zion. Bistan da osaba hura erdalduna zela eta gure amoñaren gaztelania ez zela zerbantinoa. Behin, Euskadi Irratira beste zerbaiti buruz hitz egitera joan nintzelarik, Kalifornian … Gehiago irakurri

Kanpo/barne, edo aldaketarik ez

Sekulako poza eman dit lagun batek: nire blogeko sarrerak gustura irakurtzen dituela dio; areago, Alardeaz zuen pertzepzioa aldatzen laguntzen diotela. Ez da irundarra, baina badu familia Irunen, eta beraz Alardearekiko harreman sentimentala du. Hau guztia hasi zenean, beste hainbatek bezala, “kanpotarra” izaki, maite dituen bertakoen bertsioaz eratu zuen iritzia. Urteek aurrera joan ahala, ordea, aldatzen … Gehiago irakurri

Kanpo/barne, edo ate birakariak

Aurreko sarreran gogorarazten nizuen mendeetan Gipuzkoan “kanpotarrak” (ez erdaldunak, maiz hala adieraziagatik ere) ez zirela subjektu politikoak, harik eta iraultza liberalak hori Espainiako gizonezkoei zabaldu zien arte, XIX.ean. Horrek ez du esan nahi egun batetik besterakoa izan zela onarpen soziala. Irunen eta Hondarribian, “bestea” mantxurriano hitzez seinalatuta hazi garen “bertakoontzat”, 1996ko Alardeak berriro aurpegiratu zigun, … Gehiago irakurri

SEMPER VIVENS

ETAk Elespe hil zuenean, Xabier Lapitz kazetariak galdetu zion Irungo zinegotzi Borja Semperri zer zen eskoltarekin bizi beharraren okerrena. Orduan kontatu zuen auzo bateko festetatik bota zutela. Berak ez zuen aipatu, baina badakit Behobiaz ari zela, kontu ezaguna zelako Irunen. Hasieran eskandalizatu nintzen: hori al da okerrena hiltzeko mehatxupean bizi zarelarik? Baina berehala konturatu nintzen … Gehiago irakurri

ALDEAK ALDE, BERDIN

Ez nuen programatua gai hau orain publikatzea; baina errealitateak aurre hartu dit. Samartzialen tregua errespetatuta, banator Mikel Iturgaitzek jasandako erasoa salatzera. Izan ere, Irunen eta Hondarribian berdintasunaren aldekook asko dakigu pairatutako erasoez geure jardunean ari garelarik (alardeetan, entseguetan, adierazpenetan, bileretan…), eta ez hain aspaldi edonoiz eta edonon. Erasotzaileak anonimatuan ezkutatutako “herritarrak” izan dira maiz, “kanpotik” … Gehiago irakurri