Hau ere ez da faxismoa?

– A ese ya lo habrán calentado bien, ¿no? – Baina, ixeba! Nola esaten dezu hori??!! – Ez dut deus esan, ez dut deus esan. Ongi berotu beharreko “ese” hori ni nintzen, duela 25 bat urte luze, eta beroketa on baten beharraren arrazoia, nola ez, nire jarrera Alardean. Bekatua bai baina bekataria ez dizuet salatuko. … Gehiago irakurri

ALDEAK  ALDE, NI ALDE: baserriak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen aurten, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun hilabetea azken gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, baserrien erabileran: “Irunek Irun du izena hasieran hiru etxe zirelako” esan … Gehiago irakurri

Yo has plantau

“Bai, etorriko da gero osaba, yo has plantau, yo has plantau! Landatzea ez baita aski!” eta arbolak fruitua emango badu landatu aurretik eta ondotik egin beharreko zeregin ugariak zerrendatzeari ekin zion. Bistan da osaba hura erdalduna zela eta gure amoñaren gaztelania ez zela zerbantinoa. Behin, Euskadi Irratira beste zerbaiti buruz hitz egitera joan nintzelarik, Kalifornian … Gehiago irakurri

Filtrorik gabe

Joan den astean hil zait ixeba, aita-amen belaunaldiko azkena. Seme-alabak Hondarribian erditu bazituen ere, senarrarekin eta umeekin Frantziara joana (tira, oc hizkuntzaren eskualdera, baina badakizue) eta praktikan ez hangoa ez hemengoa, eta bietakoa. Edo hiruretakoa, hemengo elebiduna izaki. Elebidun diglosikoa, jakina, hizkuntzen hautua modu inkontzientean egiten baitzuen: hobeki esanda, ez dago jakiterik buru barruan zerk … Gehiago irakurri

Baserritarra versus soldadu

Euskaldun berdin baserritar? Egunotan komunikabide eta sare sozialetan, Euskararen Eguna kari, umeak baserritarrez janzteko (des)egokitasuna izan dugu hizpide. Azken finean, eztabaida honetan datza: noraino da “baserritar jantzia” identitario, eta zeren identitate islatzen du? Mugatzailea da, ala dagoeneko euskaltasunaren ezaugarri neutro samartzat har liteke? Santomasetan mozorrotzen/janzten direnak, edo Zarauzko Euskal Jaietakoak, nago ni ez ote diren … Gehiago irakurri

Olentzero hura bai joan zaigu

Duela 50 urte gertatu zen. Ordura arte Olentzerotan lelo hau kantatzen genuen: Horra, horragure Olentzeroeserita dagopipa muturriankapoi pariakinarraultzetxuekinbihar merendatzekobotila arduakinboo ti-la arduaakiiinn! Ibarla inguruko baserrietan ibiltzen ginen, Bidaerrekakoak eta gehienez ere lehengusina zaharrenaren lagunen bat. Baina orduan, zazpi urteak beteta, “kalera” jaisten utzi zidaten, eta hala egin nuen, kaleko laguntxo batzuekin. Han bi gauza deskubritu … Gehiago irakurri

Berdintasunaren alde, itxuraz

Mariano Ferreri buruz kontatu behar dudana ez da Alardearen eztabaidaren hasiera-hasierako zerbait, mundu guztia ustekabean harrapatu zuenekoa; adibidez (orduan “El quiosco de la Rosi saioan”), aitortu zuenean ez zuela tutik ulertzen, besteak beste ezagutzen zituen Irungo emakumeek berek esaten ziotelako erabat kontra zeudela (emakumeen berdintasunezko partaidetzaren kontra, jakina).  Hau askoz geroago gertatu zen. Patxi Lopez … Gehiago irakurri

Errelatoa: gurea, zuena, denona?

Arestian argitaratu dute “Nuestro relato” Irungo Betiko Alardearen Aldeko Beñardo Urtizberea zenak eta Javier iriartek. Hurrenez hurren, 1998an jeneralarena eta komandantearena egin zuten, gaurgero imajinatzen duzuen Alardean. Aitortuko dizuet izenburuak harritu nauela: lehen aldiz 25 urte honetan aitortu dute haiena ez dela “errelatoa”, egia osoa eta absolutua, errelatoaren alde bat baizik. Eta izenburuan bertan adierazi … Gehiago irakurri

Kanpo/barne, edo ate birakariak

Aurreko sarreran gogorarazten nizuen mendeetan Gipuzkoan “kanpotarrak” (ez erdaldunak, maiz hala adieraziagatik ere) ez zirela subjektu politikoak, harik eta iraultza liberalak hori Espainiako gizonezkoei zabaldu zien arte, XIX.ean. Horrek ez du esan nahi egun batetik besterakoa izan zela onarpen soziala. Irunen eta Hondarribian, “bestea” mantxurriano hitzez seinalatuta hazi garen “bertakoontzat”, 1996ko Alardeak berriro aurpegiratu zigun, … Gehiago irakurri