ALDEAK ALDE, NI ALDE: hizkuntzak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, hizkuntzen erabileran: Duela 500 urte, Irunen mundu guztia euskalduna zen, eta … Gehiago irakurri

Irungo ezjaiak

Noiz ziren Irungo jaiak San Pedro eta San Martzial egunetara pasa arte, duela 500 urte? Tira, ez omen dago horren garbi borrokaren hurrengo urtean hasi zirela festa egiten; baina hori beste baterako da. Dirudienez, lehenago sanjuanak ziren Irungo festak, hainbat herritan bezala. Oraindik orain ekainaren 23ko su-meta piztu orduko hasten dira jaiak ofizialki, San Juan … Gehiago irakurri

Ondarea erre?

Eta zuek, kultur ondarea erreko zenukete? Probokazioa dirudi nire blogean. Argi dezadan:  eta erretzea bera balitz ondarea? Alegia, gaur, garagartzeroak 23, gure amoña zenak “San Juan Xahar” deitzen zuen arrats honetan, zer da ondarea, su egitea ez bada? Mikroondarea ere izenda nezake sarrera hau. Gure etxean, Irungo Bidaerrekan, nik betidanik ezagutzen dudanaz geroztik sinkretismo kulturalaz … Gehiago irakurri

Berba in biou

2007an, behean datorren testua idatzi nuen. Orduan Maggie Bullen eta biok Antzuolako Mairuaren Alardea aztertzen ari ginen, tradizioari traizio egin gabe zaharrak berritzeko xedez. Prozesu ezin interesgarriago honen berri webgunean duzue; ez, ordea, testuan aipatzen dudan alardean.org weba, Irunen Alardea zela eta ez zela gaztetxo batzuek pairatzen zuten indarkeriari  “alde bateko eta besteko” –gehienbat bateko, … Gehiago irakurri

Gatazka ondare bihurtu: zergatik ez?

Gaurkoan testuaren mamia erdaraz, 2017an hala prestatu nuelako. Pandemia zer zen ez genekien garaian, hauxe idatzi nuen. Lau urte “galdu” ditugu, baina ez dut esperantza galtzen: bi urteko “atsedenaldia” gogoeta-gai, edo behintzat erlatibizatzeko gai pasata, urtebete dugu Alardeak Unescoren arabera Gizateriaren Ondare izendapena erdiets dezan; erdiesteko ez bada, horretan larri gabiltzalako, behintzat hautagaitza prestatzeko garaiz … Gehiago irakurri

Zer gara gu, nor gara gu?

Ekainaren 11ko Bidasoa Hitzak elkarrizketa egin dio Margaret Bullen antropologoari, Lidia Montesinosekin batera jaiak eta generoa aztertu du eta. Azterketan Bidasoko Alardeak jorratzen ez badira ere, bistan da saihestezinak direla: egin behar ez denaren eredu dira… gara. Bullenek, esteka bidaltzearekin batera, komentatu dit kazetariak azpimarratutako esaldia nik esandakoan oinarritua dela: “Elkarbizitza -alegia. elkarbizitza liskartsua- sintoma … Gehiago irakurri

San Martzial, ala sanmartzialak?

Ekainaren 10ean Elkano Fundazioak antolatutako mintzaldietako lehenean parte hartuko dut, moderatzaile gisa. Mintzaldien izenburu orokorra: Elkano ala Elkanoak? Historia, memoria eta kontaerak. Fundazioarentzat, 500. mendeurrenaren helburu nagusia ez da historizista, gaur egungo munduari buruzko gogoeta egitea baizik. Historiari erreparatzen badio ere, ez du historian inolako zuriketarik bilatzen. Elkano(ak) eta mundubira hizpide hartuta, bertakotik globalizaziora begiratu … Gehiago irakurri

Autoetnografia Bidaerrekatik

Autoetnografia Irakurri duzue Mari Luz Estebanen “Andrezaharraren manifestua”? Egizue, eta, bide batez, Estebanen beste liburuak ere bai. Bikaina idazkeran, bikaina mamian. Aipatu dudan liburuaren kasuan, irratian entzun nionean gogora etorri zitzaizkidan haurtzaroko andreak, Irungo Ibarla auzokoak… Liburua irakurrita, geografikoki urrunxeago bazeuden ere, kronologikoki eta etnikoki (sozioekonomikokulturalki) oso hurbil sentitu nituen emakume haiek. Gerora entzun nuen … Gehiago irakurri

Iraganari ala etorkizunari begira?

Gaur, maiatzak 29, honako albiste hau argitaratu da: https://amp.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bidasoa-txingudi/2021/05/29/irun-1522-busca-financiacion-realizar/1114887.html Hain zuzen ere, bloga eraberritu dut 500. urteurrenari begira. Bistan da, lehen sarreran agertu bezala, historiak garrantzi handia izango duela, horrexetan formatu naiz eta. Baina era berean, eta agertuko da datozen sarreretan, ez dut uste gure gaur egungo arazoaren konponbidea duela 500 urte gertatutakoa sakonago ezagutzean … Gehiago irakurri