Amabirjinen gerra

Ziur nago behin baino gehiagotan entzun duzuela historia garaileek idazten dutela. Esan ere esana dut arestian historiaren ikuspegi pobrea dela hori. Pobrea, eskema sinplista eta maiz manikeo (eta sarritan biktimista) samar batera murrizten duelako errealitate oparoa. Alardeena da kasu horietako bat, hain zuzen jai folklorikoen eboluzio joriari erreparatu beharrean gehienetan jatorrizko borroka militarra aintzat hartzen … Gehiago irakurri

Zergatik erdaraz?

Zorionak, irundarrok, bihar baita gure patroiaren eguna, Junkaleko Amarena. Nork esango, bere tradizioak adoratzen dituen herrian, historikoki egun nagusienetako bat aspaldi honetan oharkabean pasatzen dela, eta batik bat gure auzo-herrian ere ospatzen dutelako! Zergatik du erdal izena euskaldun herri bateko Amabirjinak? Zer dela eta Juncal? Bai, badakit elezaharrarena, eta beste batean jorratuko dut. Baina hori … Gehiago irakurri