ALDEAK ALDE, NI ALDE: parrokia(k)

Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea.

Esaterako, parroki(et)an.  

Gaur egungo elizaren eraikuntza 1508an hasi zen, eta mende oso bat behar izan zuten bukatzeko. Jakina da lehenago bazegoela beste eraikin bat: horra hor Amabirjinaren irudi erromanikoa, XIII.ekoa segur aski. Dena den, gaur ez dut eraikinaz hitz egin nahi, parrokiaz baizik; hau da, Irungo antolamendu eklesiastikoaz. Beharbada zuek esango didazue, beste behin ere, hau guztia bost axola zaizuela, erlijioari edo behintzat haren administrazio-antolakuntzari paso egiten diozuela. Baina hori ez da kontua. Kontua da, historiari garrantzia ematen badiogu bederen, hau ere gure historiaren parte bat dela, eta hau ere hartu behar dugula aintzat duela 500 urte zer gertatu zen ulertuko badugu. Izan ere, XVI.ean ikaragarri inportantea izan zen adskripzioa, erlijiosoa ez ezik –hori eztabaidaezina da –, baita eklesiastikoa ere, sarritan erakunde zibilek baino are nortasun handiagoa ematen zuelako. Herri/parrokia identifikazioaren kasuan begi-bistakoa da. Hala eta guztiz ere, Irunen ez dira guztiz bat etorri historikoki.

Lehenik eta behin gogoratu behar da Irungoa ez zela “parrokia oso”, Hondarribikoaren “sufraganeo” baizik; alegia, norbanakoen eta komunitateen nortasunean erlijioa erabat txertatua zegoen garaian, jurisdikzioaren kontua ez zen administrazio zibil eta militarrera mugatzen. Gogorarazten dizuet San Martzial egunean San Martzial ermitara prozesioan joateko zina berez ez zuela egin “herriak” (hori, beste baterako), baizik eta kabildo sekularrak (Irunek, udal oso izan gabe ere, bazuen kontzejua) eta eklesiastikoak. Interesgarria, gero: Irunek bere parrokia 1545ean erdietsi zuen, independentzia zibila baino berrehun urte luze lehenago. Bego horretan oraingoz. Irundar guztiak, aldiz, ez ziren parrokia hartakoak, behintzat Frantziako Iraultza arte Lastaola eta Alundakoak Bidasoa pasa eta parean zuten Biriatuko parrokianoak baitziren. Interesgarria hau ere, era berean Biriatu mendetan ez zelako independentea izan, zibilean Urruñaren menekoa eta erlijiosoan Zubernoako priore-etxearena baizik. Parrokia ez zen mezara joateko toki hutsa: Lastaolak Biriatun zuen hilobia eta, berriro ere eskubide eta eginbehar zibil eta eklesiastikoak bateratuta, bertako mendi-soroak erabil zitzaketen.

Bestetik, geografikoki ere, zibilean Hondarribiko Jaitzubia eta Mendelu auzoetako etxe askok Irungoa zuten parrokia, eta 1790ean beren parrokia sortzeko eskaera egin zuten, arrakastarik gabe.

XX. mendean, hazkunde demografikoarekin batera, beste elizak eraiki eta parrokia bihurtu ziren: “pasiotarrena”, Behobikoa, Katekoa, Artiakoa… Gerora, askatasun erlijiosoarekin batera beste kultu batzuek ere sortu dituzte beren egoitzak, kristauak izan edo ez.

¿Qué vamos a hacer en Irun el año que viene, con motivo de los 500 años de que el 30 de junio se convirtiera en nuestro día identitario colectivo? Yo aprovecharía este año para ir reflexionando en común sobre lo que hemos cambiado. Porque la historia es ante todo eso, cambio.

Por ejemplo: en la organización parroquial.

La edificación de la actual iglesia se inició en 1508, y tardaron todo un siglo en terminarla. Evidentemente, ya había un edificio anterior, como atestigua la imagen románica de la Virgen, seguramente del s. XIII. De todos modos, esta vez no quiero hablar del edificio, sino de la parroquia, y explicar muy brevemente la historia de administración eclesiástica local.

Tal vez me respondan, una vez, más, que no les interesa lo más mínimo, ni la religión en general ni su organización administrativa en particular. Pero esa no es la cuestión. La cuestión es que no podemos a renunciar a entender esta parte de nuestro pasado, al menos si nos interesa un poco la historia y, sobre todo, si pretendemos entender qué ocurrió en Irun hace 500 años. Porque en el siglo XVI no solo la adscripción religiosa –que evidentemente–, también la eclesiástica era un factor de identidad mayor que la administración civil, sobre todo local, confundiendo a menudo pueblo y parroquia. Y pese a todo, en Irun ni siquiera eso ha tenido coincidencia plena.

Hay que comenzar diciendo que la parroquia de Irun era sufragánea de la de Hondarribia; es decir, que la dependencia jurisdiccional no se limitaba a lo civil y militar: ya he dicho que la religión era consustancial a la identidad personal y colectiva. Recordemos que el voto de ir en procesión el día de San Marcial hasta la ermita de San Marcial no lo hizo como tal “el pueblo”, sino el cabildo secular (Irun no era un municipio, pero sí un concejo con sus autoridades, términos y atribuciones) y el eclesiástico. Interesante: en 1545 Irun tuvo una parroquia independiente, dos siglos largos antes que Ayuntamiento. Por ahora lo dejo ahí.

Ni siquiera esa coincidencia es exacta, puesto que caseríos irundarras de Bidasoa, como Lastaola y Alunda, por lo menos hasta la Revolución Francesa, tenía como parroquia la de Biriatu, justo al otro lado del río. Interesante, a su vez, porque durante siglos Biriatu no fue independiente, sino parte de Urruña en lo civil y del priorato de Zubernoa en lo eclesiástico. La parroquia no era un mero edificio para oír misa: Lastaola tenía allí su sepultura y se beneficiaba de sus pastos y bosques comunales, en otro ejemplo de no separación de derechos y obligaciones civiles y religiosas.

Por otro lado, incluso geográfico, a muchas casas hondarribitarras de los actuales barrios de Jaitzubia y Mendelu les correspondía la parroquia de Irun, y en 1790 solicitaron, sin éxito, la creación de una parroquia propia. Ya en el siglo XX, en respuesta al crecimiento demográfico, se construyeron otras iglesias y parroquias: “pasionistas”, Behobia, Ventas, Artia… Posteriormente, con la libertad religiosa, otros cultos han abierto sus propios centros, cristianos o no.

Utzi iruzkina