Filtrorik gabe

Joan den astean hil zait ixeba, aita-amen belaunaldiko azkena. Seme-alabak Hondarribian erditu bazituen ere, senarrarekin eta umeekin Frantziara joana (tira, oc hizkuntzaren eskualdera, baina badakizue) eta praktikan ez hangoa ez hemengoa, eta bietakoa. Edo hiruretakoa, hemengo elebiduna izaki. Elebidun diglosikoa, jakina, hizkuntzen hautua modu inkontzientean egiten baitzuen: hobeki esanda, ez dago jakiterik buru barruan zerk … Gehiago irakurri

Betidaniko aldaketak

Gaurko gogoeta oraindik ez dakit non sartu, historiaren atalean ala etnografiarenean; zuek erabaki. Aurreko sarreren harira dator: nola berrinterpretatzen duen iragana norbanako edo kolektibo bakoitzak bere aldez aurretiko pentsamoldearen arabera, ebidentziak ere ukatzeraino. Izan ere, nekez onartzen du askok gure aurrekoek ez zutela neurtzen mundua oraingo  –edo garaian garaiko– parametroekin. Duela gutxi Pio Barojak “salatutakoa” … Gehiago irakurri

Amabirjinen gerra

Ziur nago behin baino gehiagotan entzun duzuela historia garaileek idazten dutela. Esan ere esana dut arestian historiaren ikuspegi pobrea dela hori. Pobrea, eskema sinplista eta maiz manikeo (eta sarritan biktimista) samar batera murrizten duelako errealitate oparoa. Alardeena da kasu horietako bat, hain zuzen jai folklorikoen eboluzio joriari erreparatu beharrean gehienetan jatorrizko borroka militarra aintzat hartzen … Gehiago irakurri

Zergatik erdaraz?

Zorionak, irundarrok, bihar baita gure patroiaren eguna, Junkaleko Amarena. Nork esango, bere tradizioak adoratzen dituen herrian, historikoki egun nagusienetako bat aspaldi honetan oharkabean pasatzen dela, eta batik bat gure auzo-herrian ere ospatzen dutelako! Zergatik du erdal izena euskaldun herri bateko Amabirjinak? Zer dela eta Juncal? Bai, badakit elezaharrarena, eta beste batean jorratuko dut. Baina hori … Gehiago irakurri