Bilbao Bidasoaldean

Irakurri duzue Etxahun Galparsororen “Bilbao en Mauthausen”? Biziki gomendatzen dizuet. Post hau idazteko tenorean ez dut berrirakurri, orduan utzitako inpresiotik abiatu nahi eta. Beraz, kontatuko dudana agian ez zaio erabat lotzen hark kontatzen duenari, baina orduan sortutako inpresioa helarazi nahi dizuet nik. Liburu osoa da guztiz lazgarria, imajinatzen ahal duzuenez. Bilbao ez da hiria, protagonistaren … Gehiago irakurri

Denak gara faxistak?

– Zu faxista zara!– Ez, zu zara faxista! Eta hirugarren batek, bakea ezarri nahian edo: “denak gara faxistak”. Bernardo Atxagak kontatu zuen, Alardearena baino urte batzuk lehenago, oker ez banago Koldo Mitxelena Kulturuneko hitzaldi batean. Haren gogoetak nireak baino mamitsuagoak ziren; baina ni, neurera. Izan ere, badakit hautsak harrotuko dituela Alardearena faxismoa dela baieztatzeak. Eta … Gehiago irakurri

Maite zaituztegu

Gogoratzen duzue Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak ETAko bi kideri bota zien “maite zaituztegu” hura? Audientzia Nazionalak inputatu ere egin zuen, 2008an. Denetariko iritziak eta hautsak harrotu zituen esaldi printzipioz amultsua izan behar zuenak. Urte asko eta gauza asko pasa dira harrez geroztik. Baina Irunen, alkateek, lehenagokoek eta oraingoak, lehengo lepotik burua jarraitzen dute. Orain emakumezkoa … Gehiago irakurri

Por decir arre burro

Por decir arre burrodije Manuela:donde está el pensamientose va la lengua Gaztelako jota umoretsu honen antzera jokatu zuen duela astebete Batzar Nagusietako komunikazio-arduradunak. Tamalez, ez zuen jotaren graziarik izan pentsamendua irristatu zitzaionean txioa idazteko tenorean. Hona hemen testua eta esteka: San Martzial egunean Xabier Ezeizabarrena, Batzar Nagusietako burua Irungo Alardearen eta Alarde Publikoaren etorrerak ikusten-El … Gehiago irakurri

Errespetua

Errespetua: hitza modan dago, Alardeez ari garela. Horrela esanda, ongi, ezta? Bada, ez. Zeren eta aspaldi honetako mantra ez baitator beste gabe, eta hain gutxi duela 20 urte berdinzaleok nozitutako indarkeria salatzeko, aukera baztertzailearen alde baizik. Egia da horren trukean berdintasuna ere errespetatzeko eskatzen dutela; hau da, indarkeria ez erabiltzeko prest agertzen dira, non eta … Gehiago irakurri

Maila jasoa

Herenegun, San Martzial egunean bertan, Alardean, lagun batek bota zidan blogaren maila “jasoegia” zela. Alarde berean beste lagun bat pozik agurtu nuen, aspaldiko urteetan etorri gabea. Lagun horrek –ez dut izenik esango, bekatari ez bada ere– maila handi samarreko kargua zuen Irungo Alderdi Sozialistan hau guztia hasi zenean, harik eta berdintasunaren alde egin zuen arte. … Gehiago irakurri

Cara al Sol Alardearen doinua al da?

Zer da faxistago, “Cara al sol” jotzea txilibituz alardeko entseguen ondoren, ala txilibitua jotzen duten neskak espazio publikotik kanporatzea? Lehenak,antza, eskandalizatzen gaitu (gaztetxoek jota, gainera!); bigarrenak, aldiz, gaztetxo berberek protagonizatuagatik, tira, alardea ulertzeko bi eren arteko tira-bira omen da. La Vanguardian ere salatu dute, baina EITBk ezikusia/ezentzuna egin dio, beste behin. 2023ko ekainean, ertzainak “indar … Gehiago irakurri

Sed lex?

Dura lex sed lex. Ez da halabeharrez legea inposatu zutenen hizkuntzan. Baina ontzat eman dezagun, gustatu edo ez, legea betetzea dela demokraziaren oinarria. Izan ere, zertarako da legea, ez badu betetzea helburu? Bada, berdintasunaren aldekoa bada, nik argi daukat: itxurak egiteko; areago, arlo batzuetan berdintasuna bera oztopatzeko, hain zuzen ere legearen existentziak berak “neutralizatzen” duelako … Gehiago irakurri

Lehengo lepotik burua?

Jakingo duzue Irungo Alarde Parekidearen Juntak ofizialki eskatu diola alkateari Udalak berriro antola dezala Alardea, nahitaez baztertzailea izan behar ez lukeena, legeak eta epaiak beteko balitu. Erantzunaren zain (ezustekorik ez dut espero, ez dizuet gezurrik esango), historia pixka bat errepasatuko dut. Ez Historia, borroka, foruak, Limogeseko apezpiku santutuari gure arbasoen zina (gure arbasoak? Gaur egungo … Gehiago irakurri

Ongi eginaren pagua

“Ongi eginaren pagua, egurra eta palua” dio euskal esaera zaharrak. Zinikoa, ala errealista? Gaur, apirilak 14, 91 urte bete dira Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zela, lehenik Eibarren, historiak baino gehiago mito historikoak dioenez. Baina badago beste urtebetetze xumeago bat: 10 urte dira Emakunde Saria jaso genuela Kursaal Kuboan. Antolatzaileek ez omen zuten egoki jo Bidasoaldean … Gehiago irakurri