ALDEAK ALDE, NI ALDE: parrokia(k)

Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, parroki(et)an.   Gaur egungo elizaren eraikuntza 1508an hasi zen, eta mende oso bat behar izan zuten bukatzeko. Jakina … Gehiago irakurri

Mugan gu? Erdi-erdian!

Euskararen historiaz den mendreneko interesa duen inork entzuna/irakurria du euskalkien mugak bat datozela erromatarren aurreko tribuenekin eta, hein batean, ondorengo elizbarrutienekin, antzinako banaketa haiekin bat egiten zuten heinean. Egia esan, sinesgarria zirudien, batzuen eta besteen muga-lerroak gainkatu eta sarritan bat etortzen zirelako. Koldo Zuazoren eta lan-taldearen azken ikerketa dialektologikoek, ordea, besterik diote, froga eta argudio … Gehiago irakurri

Eta baionarrak bagina?

Aurreko sarreran nioen Irun, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herrirekin batera, Baionako elizbarrutiarena zela 1522an. Barruti hark praktikan Lapurdi eta Baxenabarre erdia ere hartzen zituen. Esan ere esan nuen aspalditik zetorrela muga politikoak eta eklesiastikoa bateratzeko nahia. Azken finean, Eliza botere-erakunde bat izan da, zerutiarra bainoago mundutarra, eta Erdi Aroan hainbat erakunde politiko baino boteretsuago. XVI.ean, … Gehiago irakurri

ALDEAK ALDE, NI ALDE: elizbarrutiak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, lurralde-antolakuntza eklesiastikoan. 1522an, Irun Baionako elizbarrutiaren baitan zegoen. 1566an Iruñekora pasa … Gehiago irakurri

Alarde… foralak?

Gaur, uztailak 21, 145 urte dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foruak ezabatu zirela. “Euskal foruak” esamoldea ez da zuzena: Batetik, Zuberoak, Baxenabarrek, Lapurdik eta Baionak beren foruak eta instituzioak Frantziako Iraultzan galdu zituzten; Nafarroa Garaikoak oso murriztuta geratu ziren 1841etik aurrera, baina geratutako pixarra ez zuten galdu. Bestetik, ez dakienak erran lezake Euskal Herri osoko … Gehiago irakurri

Mingarria

Uztailaren 15ean, Elkano Fundazioak antolatuta, Getarian “Elkano ala Elkanoak?” mintzaldien sintesi-saioan parte hartzeko ohorea izan nuen, ohorezko partaideekin: Gaizka Aranguren kazetari eta historialaria parean, eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendaria dinamizatzile. Ni gustura geratu nintzen neure buruarekin eta planteatu ziren gaiak jorratzeko moduarekin: batzuetan ados, besteetan ez, askotan bata bestearen osagarri… Bukatzeko, datorren urtean Elkanoren mundu … Gehiago irakurri

ALDEAK ALDE, NI ALDE: erlijioa

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, festen ospakizunetan: ¡Viva San Marcial laico! aldarrikatu zuen 1936ko ekainaren 30ean … Gehiago irakurri

Irungo ezjaiak

Noiz ziren Irungo jaiak San Pedro eta San Martzial egunetara pasa arte, duela 500 urte? Tira, ez omen dago horren garbi borrokaren hurrengo urtean hasi zirela festa egiten; baina hori beste baterako da. Dirudienez, lehenago sanjuanak ziren Irungo festak, hainbat herritan bezala. Oraindik orain ekainaren 23ko su-meta piztu orduko hasten dira jaiak ofizialki, San Juan … Gehiago irakurri

San Martzial, ala sanmartzialak?

Ekainaren 10ean Elkano Fundazioak antolatutako mintzaldietako lehenean parte hartuko dut, moderatzaile gisa. Mintzaldien izenburu orokorra: Elkano ala Elkanoak? Historia, memoria eta kontaerak. Fundazioarentzat, 500. mendeurrenaren helburu nagusia ez da historizista, gaur egungo munduari buruzko gogoeta egitea baizik. Historiari erreparatzen badio ere, ez du historian inolako zuriketarik bilatzen. Elkano(ak) eta mundubira hizpide hartuta, bertakotik globalizaziora begiratu … Gehiago irakurri

Kalegoi
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika.