Adiorik ez

Miguel Angel Ceberio hil da. Hasiera-hasierako urte gogor haietan irribarrea galdu gabe, umore finez blai, hiztun jori eta alaia, Aiarreko azken jentilen ondorengo ironikoa, beti laguntzeko prest, bizizalea, maitagarria. Hark kontatu zidan lehen pertsonan aitari sarritan entzuna: kronologikoki ez hain urrun, baina gaur egungo alardeen pertzepziotik prehistoria dirudien garaian, 50eko eta 60ko urteetan, berari bezala … Gehiago irakurri

Eguberri eta beraz Urte berri on

Hau da aurten bidali nahi nizuen zorion-agurra, solstizioaren sua piztekoa, urtearen bukaerak argia eman baitio, eman baitit, datorren urteari: Aquesta és la felicitació que us volia enviar enguany, la del foc del solstici, llum per a un any que en lo personal comença bé: Esta es la felicitación que os quería enviar, la del fuego … Gehiago irakurri

ALDEAK ALDE, NI ALDE: erlijioa

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea. Esaterako, festen ospakizunetan: ¡Viva San Marcial laico! aldarrikatu zuen 1936ko ekainaren 30ean … Gehiago irakurri

San Martzial, ala sanmartzialak?

Ekainaren 10ean Elkano Fundazioak antolatutako mintzaldietako lehenean parte hartuko dut, moderatzaile gisa. Mintzaldien izenburu orokorra: Elkano ala Elkanoak? Historia, memoria eta kontaerak. Fundazioarentzat, 500. mendeurrenaren helburu nagusia ez da historizista, gaur egungo munduari buruzko gogoeta egitea baizik. Historiari erreparatzen badio ere, ez du historian inolako zuriketarik bilatzen. Elkano(ak) eta mundubira hizpide hartuta, bertakotik globalizaziora begiratu … Gehiago irakurri

Autoetnografia Bidaerrekatik

Autoetnografia Irakurri duzue Mari Luz Estebanen “Andrezaharraren manifestua”? Egizue, eta, bide batez, Estebanen beste liburuak ere bai. Bikaina idazkeran, bikaina mamian. Aipatu dudan liburuaren kasuan, irratian entzun nionean gogora etorri zitzaizkidan haurtzaroko andreak, Irungo Ibarla auzokoak… Liburua irakurrita, geografikoki urrunxeago bazeuden ere, kronologikoki eta etnikoki (sozioekonomikokulturalki) oso hurbil sentitu nituen emakume haiek. Gerora entzun nuen … Gehiago irakurri

Iraganari ala etorkizunari begira?

Gaur, maiatzak 29, honako albiste hau argitaratu da: https://amp.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bidasoa-txingudi/2021/05/29/irun-1522-busca-financiacion-realizar/1114887.html Hain zuzen ere, bloga eraberritu dut 500. urteurrenari begira. Bistan da, lehen sarreran agertu bezala, historiak garrantzi handia izango duela, horrexetan formatu naiz eta. Baina era berean, eta agertuko da datozen sarreretan, ez dut uste gure gaur egungo arazoaren konponbidea duela 500 urte gertatutakoa sakonago ezagutzean … Gehiago irakurri

Dime de qué alardeas…

Liburua, hamar ataletan. Egia historikoari men, batere aldaketarik, errepasorik edo zuzenketarik gabe txertatzen dut XX.-XXI. mendearen bueltan idatzi nuen “Dime de qué alardeas” liburua, hamar PDF bihurtuta, paperetan argitaratu ez eta jatorrizko weba desagertu denez gero, berriro gera dadin publikoaren eta beraz kritikaren esku. Hona hemen, bada, akats ortotipografikoak, datu historikoren bat edo beste oker … Gehiago irakurri