San Martzial, ala sanmartzialak?

Ekainaren 10ean Elkano Fundazioak antolatutako mintzaldietako lehenean parte hartuko dut, moderatzaile gisa. Mintzaldien izenburu orokorra: Elkano ala Elkanoak? Historia, memoria eta kontaerak. Fundazioarentzat, 500. mendeurrenaren helburu nagusia ez da historizista, gaur egungo munduari buruzko gogoeta egitea baizik. Historiari erreparatzen badio ere, ez du historian inolako zuriketarik bilatzen. Elkano(ak) eta mundubira hizpide hartuta, bertakotik globalizaziora begiratu ez ezik, globalizazioak bertokoongan duen eragina ere aztertu nahi dute. Blogean, lehen sarrera idazteko ohorea esleitu zidaten. Gaia? Bada, Irunen ere oso modan dagoena: 500. urteurrena(k); alegia, gogoratzen (ospatzen nahiz deitoratzen) dugunak askoz gehiago esaten duela gutaz, orain dela 500 urte gertatu zenaz baino.

Irunen, Aldabe mendiko borrokaren 500. urteurrena kari, zer egin nahi dugu? Ospatu? Deitoratu? Gogoratu? Gogoeta egin? Benetan da interesgarriagoa duela 500 urteko gertaera XXI.eko ekainaren 30ero gertatzen dena baino? Nik proposamen bat egiten dizuet, Elkano(ak) gogoan hartuta: San Martzial gogoratu, eta sanmartzialak ospatu, pluralak kutsu inklusiboagoa duelako eta batez ere sakralizazioari jai-giroa gailentzen zaiolako.

Utzi iruzkina