Irungo ezjaiak

Noiz ziren Irungo jaiak San Pedro eta San Martzial egunetara pasa arte, duela 500 urte? Tira, ez omen dago horren garbi borrokaren hurrengo urtean hasi zirela festa egiten; baina hori beste baterako da. Dirudienez, lehenago sanjuanak ziren Irungo festak, hainbat herritan bezala. Oraindik orain ekainaren 23ko su-meta piztu orduko hasten dira jaiak ofizialki, San Juan … Gehiago irakurri

Ondarea erre?

Eta zuek, kultur ondarea erreko zenukete? Probokazioa dirudi nire blogean. Argi dezadan:  eta erretzea bera balitz ondarea? Alegia, gaur, garagartzeroak 23, gure amoña zenak “San Juan Xahar” deitzen zuen arrats honetan, zer da ondarea, su egitea ez bada? Mikroondarea ere izenda nezake sarrera hau. Gure etxean, Irungo Bidaerrekan, nik betidanik ezagutzen dudanaz geroztik sinkretismo kulturalaz … Gehiago irakurri