ALDEAK ALDE, NI ALDE: elizbarrutiak

Beherago gaztelaniaz / Más abajo en castellano

Zer egin behar dugu Irunen datorren urtean, ekainaren 30a irundarron nortasun-egun bilakatu zela 500 urte betetzean? Nik geratzen zaigun urtea gogoeta egiteko probextuko nuke: zer nolako aldaketak izan ditugun, historia egitea batez ere horixe baita, aldatzea.

Esaterako, lurralde-antolakuntza eklesiastikoan. 1522an, Irun Baionako elizbarrutiaren baitan zegoen. 1566an Iruñekora pasa zen, eta Errenteria, Hondarribia, Lezo eta Oiartzun, bai eta Bortziri, Baztan, Luzaide eta Nafarroako beste zenbait herri ere; aldaketa 1582an berretsi zen. 1862an Gasteizko elizbarruti sortu berrira gehitu zen Gipuzkoako gainerakoarekin eta Araba eta Bizkaiarekin. 1949aren bukaeran Donostiakoa sortu eta, herri gipuzkoarra izaki, elizbarruti berriaren parte osatu zuen, bizkaitarrek beren elizbarrutia izatearekin bat, Gasteizkoa Arabara mugatuta. Oraingoz hortxe diraute Irungo parrokiek (orain bat baino gehiago direlako), XXI. mendean beste hainbat sinesmen- eta kultu-erakunderekin batera, erlijioarekiko axolagabetasuna ugaltzen ari den gizarte honetan.

Ondarrola auzoa, zibilez Arnegikoa, baxenabartar frantsesa; parrokiaz Luzaidekoa, nafargaraitar espainola. Zuentzat zer da inportanteagoa, NAN karnetak dioena ala non ezkondu zareten, non dauden zuen hilak edota non lurperatuko zaituzten?

Beharbada zuek ere esango didazue hau guztia bost axola zaizuela, erlijioari edo behintzat haren administrazio-antolakuntzari paso egiten diozuela. Baina hori ez da kontua. Kontua da, historiari garrantzia ematen badiogu bederen, hau ere gure historiaren parte bat dela, eta hau ere aintzat hartu behar dugula duela 500 urte zer gertatu zen ulertuko badugu. Izan ere XVI.ean ikaragarri inportantea izan zen adskripzioa, erlijiosoa ez ezik –hori eztabaidaezina da -, baita eklesiastikoa ere, erakunde zibilek baino are nortasun handiagoa ematen zuelako sarritan. Eta kasu pixka bat egin badiezue datei eta lurraldeei, konturatuko zineten muga eklesiastikoak eta muga politikoak bateratzeko joera aspaldikoa dela.

Horren azalpenak beste sarrera bat merezi du. Aurreratzen dizuet historikoki borroka politiko-militarra bezain korapilatsua eta argigarria izan zela, historiografiak bazter utzi badu ere.

¿Qué vamos a hacer en Irun el año que viene, con motivo de los 500 años de que el 30 de junio se convirtiera en nuestro día identitario colectivo? Yo aprovecharía este año para ir reflexionando en común sobre lo que hemos cambiado. Porque la historia es ante todo eso, cambio.

Por ejemplo: en la distribución territorial de las administraciones eclesiásticas.

En 1522, Irun formaba parte de la diócesis de Baiona. En 1566 pasó a la de Pamplona, y Errenteria, Hondarribia, Lezo y Oiartzun, así como Bortziri, Baztan, Luzaide y otras localidades navarras; el traspasó se ratificó en 1582. En 1862an se incorporó a la recién creada diócesis de Vitoria con el resto de municipios de Gipuzkoa, Araba y Bizkaia. A finales de 1949 se crea la de San Sebastián, por lo que, como municipio de Gipuzkoa que es, se incorpora a ella, mientras que en Bizkaia tienen su propia diócesis y la de Vitoria se limita al territorio alavés. Por ahora ahí sigue, mientras que en el s. XXI han surgido otras entidades de culto o agrupaciones de creyentes en una sociedad cada vez menos interesada por el hecho religioso.

Tal vez me digan ustedes precisamente eso, que no les interesa nada la religión, y menos su práctica organizativa. Pero eso no es el caso. El caso es que si damos importancia a la historia para entender nuestro presente, hemos de tener en cuenta también esta parte de la historia, y concretamente de la historia de hace 500 años. En el siglo XVI la adscripción, no solo la religiosa, que evidentemente, sino la eclesiástica, era un factor de identificación de primer orden, con frecuencia más que la adhesión a entidades civiles. Y si se fijan ustedes en las fechas y los territorios, apreciarán que la tendencia a unificar límites eclesiásticos y políticos viene de antiguo. Pero eso se merece otra entrada de blog. Ya adelanto que históricamente fue un proceso tan complicado -y clarificador- como la batalla política y militar, aunque la historiografía apenas le haya prestado atención.

Utzi iruzkina