Iraganari ala etorkizunari begira?

Gaur, maiatzak 29, honako albiste hau argitaratu da: https://amp.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bidasoa-txingudi/2021/05/29/irun-1522-busca-financiacion-realizar/1114887.html

Hain zuzen ere, bloga eraberritu dut 500. urteurrenari begira. Bistan da, lehen sarreran agertu bezala, historiak garrantzi handia izango duela, horrexetan formatu naiz eta. Baina era berean, eta agertuko da datozen sarreretan, ez dut uste gure gaur egungo arazoaren konponbidea duela 500 urte gertatutakoa sakonago ezagutzean datzanik. Tira, ez nago horren kontra, inondik ere, eta beti jakin liteke gauza interesgarririk. Baina berriz diot, ez dut uste funtsezko zeregina denik gaur egun. Areago, historiari esleitu ohi zaion zilegitasun-emaile zereginarekin ez dut batere egiten bat. Areago, gatazkari itzurtzeko saioa ez ote den… Baina ados ez egoteak ez du esan nahi oso iritzi orokortua ez denik.

Bitartean, nire ikuspuntua ezagutu nahi duenarentzat, hona hemen “Bidasoako Alardeak: herria versus hiria” lanerako idatzi nuen artikulua, 2005ean: “Historia, tradizioaren menpe”. Gauzak askotxo aldatu dira; adibidez, “Bidasoko” dela ebatzi du Euskaltzaindiak. Euskarazko bertsioa agortua dago, baina beste egileen artikuluak ez ditut jarriko haien baimenik gabe. Erdarazko bertsioa nahi izatera, eska iezadazue, ale batzuk baditut eta. Bere horretan bihurtu dut PDF, akats ortotipografikoak edo zaharkitutako webgunea barne.

Utzi iruzkina