Dime de qué alardeas…

Liburua, hamar ataletan.

Egia historikoari men, batere aldaketarik, errepasorik edo zuzenketarik gabe txertatzen dut XX.-XXI. mendearen bueltan idatzi nuen “Dime de qué alardeas” liburua, hamar PDF bihurtuta, paperetan argitaratu ez eta jatorrizko weba desagertu denez gero, berriro gera dadin publikoaren eta beraz kritikaren esku.

Hona hemen, bada, akats ortotipografikoak, datu historikoren bat edo beste oker (nik dakidala, huskeria: ea harrapatzen duzuen), letxe txar osoa eta neure iritziak, kreditu-txartelak bezala, erabat pertsonal eta besterenezinak. Gaizki esanak barkatu –edo ez; zuek jakingo-, baina batez ere ongi esanak ongi hartuko dituzuelakoan.

Utzi iruzkina