Adiorik ez

Miguel Angel Ceberio hil da. Hasiera-hasierako urte gogor haietan irribarrea galdu gabe, umore finez blai, hiztun jori eta alaia, Aiarreko azken jentilen ondorengo ironikoa, beti laguntzeko prest, bizizalea, maitagarria.

Hark kontatu zidan lehen pertsonan aitari sarritan entzuna: kronologikoki ez hain urrun, baina gaur egungo alardeen pertzepziotik prehistoria dirudien garaian, 50eko eta 60ko urteetan, berari bezala beste mutikoei dirutxoa ematen zieten txilibitua jotzeko. Eta sos haiekin festak pasatzen zituzten. Orduan konpainiak txikiak ziren, eta ordain hura musikero gutxi batzuk bermatzeko baliagarri merke baina ez sinbolikoa zen.

Tradizioaren eboluzioa, tradizionalismoaren aurreranzko ihesa eta berdintasunaren sendotzea, dena ezagutu ahal izan du.

Adiorik ez. Eta musu bat, Elena.

Utzi iruzkina