Neopaganismoa

Gaur bukaeratik hasiko naiz, onena bukaeran aipatu nahi dut eta: Tradizioa eta tradizionalismoa gauza bera ez diren bezala (Irunen eta Hondarribian ederki dakigu hori), Barandiaran eta barandiaranismoa ez dira gauza bera. Barandiaranen ekarpen erraldoia hortxe dago, eta arrunt azterlan interesgarriak egin dira, eta egingo, haren altxor handiko bitxiak lehengaitzat hartuta. Barandiaranismoaren baitan, aldiz, neopaganismo dei … Gehiago irakurri

XXI. mendeko mitologia

“Nik XX. mendeko mitologia jaso dut” erantzun zion Barandiaranek euskal mitoak Neolitoraino eraman nahi zituen bati. Alegia, mito haiek XX.eko euskaldunengandik ikasi zituela. Mitoak noizkoak diren? Hori interpretazioa da, espekulazioa, baina  ezin deus ziurtatu zientifikoki; gainera, dena sinesmen aldagaitz gisa ulertuta mitoaren jatorria, jatorrizko mitoa eta jasotako mitoa nahasteak gaiaz askorik ez jakitea salatzen du. … Gehiago irakurri

La réligion des anciens Basques

Berriro gertatu zait: behin baino gehiagotan etorri zaizkit aholku historiko bila fikzioa lantzen dutenak (zinema, komikia, antzerkia…), beren proiektuak albait errealisten izan daitezen… xehetasunetan, kontakizunaren testuinguru historikoari urdailean ostiko egin arren. Agotak, sorginak, mitoak eta halakoak izaten dira nigana jotzeko “galdegaiak”. Eta ni saiatzen naizenean azaltzen aurkeztu nahi duten panorama ez dagoela historikoki defendatzerik, erantzuten … Gehiago irakurri

Fedegabeen fede berria

Ateismoa ez ote den gure erlijio berria… Belaunaldi batean asko pasa dira euskaldun fededun izatetik ateo ez ezik antikristau eta oro har antierlijioso ere izatera. Baina horrek ez du esan nahi sinestun gogor ez direnik… Zuek zer deritzozue gure nortasun erlijioso kolektibo berriari? Aurreko sarreran euskaldunak “betidanik” kristau izan omen garelakoa azaltzen nuen. XXI.ean, alta, … Gehiago irakurri

Betidaniko aldaketak

Gaurko gogoeta oraindik ez dakit non sartu, historiaren atalean ala etnografiarenean; zuek erabaki. Aurreko sarreren harira dator: nola berrinterpretatzen duen iragana norbanako edo kolektibo bakoitzak bere aldez aurretiko pentsamoldearen arabera, ebidentziak ere ukatzeraino. Izan ere, nekez onartzen du askok gure aurrekoek ez zutela neurtzen mundua oraingo  –edo garaian garaiko– parametroekin. Duela gutxi Pio Barojak “salatutakoa” … Gehiago irakurri

Euskaldun fededun?

Irakurria duzue Pio Barojaren “La leyenda de Jaun de Alzate”? Jakizue, irakurri edo gogoratzen ez baduzue, protagonista kristau egin zela, Olazabal eta Zarratea etxeetako andre zaharren eskandalurako: “Zu kristau eginen zinateke? Ni? Sekula ez. Lehenago hil!” Bizitzaren azkena iritsita, protagonistak kristau modura ez hiltzea erabaki zuen, Olazabal eta Zarratea etxeetako andre gazteen eskandalurako: Altzaten beti … Gehiago irakurri

Ondarea erre?

Eta zuek, kultur ondarea erreko zenukete? Probokazioa dirudi nire blogean. Argi dezadan:  eta erretzea bera balitz ondarea? Alegia, gaur, garagartzeroak 23, gure amoña zenak “San Juan Xahar” deitzen zuen arrats honetan, zer da ondarea, su egitea ez bada? Mikroondarea ere izenda nezake sarrera hau. Gure etxean, Irungo Bidaerrekan, nik betidanik ezagutzen dudanaz geroztik sinkretismo kulturalaz … Gehiago irakurri