Zerbitzuak

gordailua

2017ko abuztuan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Irungo Gordailuan etnografo gisa hasi naiz lanean, goi mailako teknikari. Bertan Gipuzkoako ondasun higigarria gordetzen da, Aldundiarena ez ezik, baita San Telmo Museoarena eta hainbat bildumarena ere. Hortaz,  San Telmori adioriz ez, hein batean han egindako lanaren segida gauzatuko baitut hemen.

stm

Hori bai, lan berria administratiboki autonomo jardutearekin bateraezina zaidanez, hemendik aurrera Kalegoi izen pean jarraituko dudan lana blogean sarrerak plazaratzea izango da, betiere euskal eta oro har Pirinioetako mitologiaren balioa agerrarazten. Horregatik, Mitologik proiektu hasiberriarekikoa bertan behera utzi behar izan dut. Interesgarria zitzaidan, oso, ia-ia erronka, mitologia jarduera ludiko bilakatzea gutxieneko zorroztasun akademikoari eustsirik. Harro-harro aurkezten dizuet plazaratu duten argitalpena, nik idatzitako testuak eta errealitate areagotu ikusgarria batzen dituena. Tira, onena opa diot 2018an escape room gisa zabaltzean.

IMG-20171210-WA0002

Bai ekin diot, ordea, Andrea Salzmann austriar artista laguntzeari, gratis et amore, gustuz eta plazerez, euskal lamiei buruz egin nahi duen ikerketan. Holakoetarako, badakizue non nauzuen.

lamia

2017ko ekainean plazaratu da Udako Euskal Unibertsitateak editatutako “Festak, genero-harremanak eta feminismoa” argitalpena, Miren Guillok koordinatutako artikulu sorta, nihaurek Donostiako Danborradari eta Bidasoaldeko Alardeei buruz idatzitako artikulu parea barne.

genero jai

Hona hemen iaz arte Kalegoi gisa egindako lan batzuk:

PortalondotxikiEusko Ikaskuntzaren eta Hernaniko Udalaren arteko elkarlan hitzarmenaren baitan, aholkularitza udalerriko kultur ondasuna (materiaduna zein materiagabea, higiezina zein higigarria) euskarri informatiko batean bildu eta haren balioa agerraraz dadin.

Asmoa da bertako kultur eragileek, banaka nahiz taldeka, parte hartzea proiektuan. Lana abian da da, baina oraingoz burutzeke.

berriroigonauzu

“Berriro igo nauzu” film laburraren aurkezpena “Coneix la Terreta” VII. Kultur Jardunaldian, hain zuzen VI Mostra Internacional de Cinema Etnogràfic  emanaldian.

Filma Morgancrea sormen agentziak egin zuen, San Telmo Museoarentzat, eta bertan parte hartu nuen, figurante gisa ez ezik (baserritar dotorearen plantak eginez, jakina), baita eduki historikoen aholkulari ere. Kirmen Uriberen testuak kutsu poetikoa badu ere, baserriaren eboluzioari buruzko bideoak hainbat lanen berregintza erakusten du.

urgullAholkularitza Donostiako historiari buruz, bai eta euskal mitologiaz ere (azken hau bukatu gabe dago), Izurun “escape room” delakoarentzat.

Proiektu aitzindaria da Gipuzkoan, eta kultur ondarea gaitzat darabilten bakanetakoa.

Hainbat testuren espainolezko itzulpena eta lokuzioa Biarritz Océanentzat.

biarritz

TolosatxikiInstitut Ramon Muntaner de Centres d’Estudi de Parla Catalanak 2015eko urrian Canillon (Andorra) antolatutako IX. Col·loquis Transpirinencs delakoen inaugurazio-hitzaldia: La Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País: bones idees per a un mal moment històric… que encara perdura. 

Arabako SAT Olano gaztategirako, “Eginoko Artzaia” Gaztaren Zentroaren musealizazioa: koordinazioa, gidoiak, edukiak, testuen idazkuntza elebiduna…

P1080748

STM MENDIASan Telmo Museoan, “Mendia” erakusketaren koordinazioa: euskal mendizaletasuna, XIX. mendetik XXI.eko gaiak jorratu arte, tartean 1926ko Louvet bizikleta hau, lehendabiziko Pyrenaica aldizkarian iragartzen zena, lokalizatu nuela. Argazkia: Oskar Moreno. Eskerrik asko.

Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearentzat, René Cassin Bakearen Nobel saridun eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren egile nagusiari buruzko erakusketa hirueledun ibiltariaren komisario eta gidoigilea. Cassin

Sei laguneko diziplinarteko lantalde baten baitan, Donostiako Udalaren Berdintasun Sailarentzat, Danborradan emakumeen partaidetzari buruzko azterlanaren atal historikoen arduraduna (elebitan), udal webean argitaratua: Emeki-emeki berdintasunezko Danborradarantz.

danborrada

Donostiako San Telmo Museoarentzat, euskarari buruzko modulu elkarreragilearen edukien egilea, bai eta erakustareto iraunkorretarako, aldi bateko zenbait erakusketatarako eta kalean egiteko ibilbide batzuetarako hainbat material didaktikoren egilea ere.

Antzuolako Udalarentzat, Eusko Ikaskuntzaren baitan eta Margaret Bullen antropologoarekin batera, Antzuolako Mairuaren Alardeari buruzko azterketa historiko-antropologikoa.4 produktu Antzuola_m

3 produktu ataun_mTipula SLrentzat, Ataungo Barandiaran Museoaren eduki museografikoen antolakuntza eta idazketa.

UTE Txingudirako (Maîtres du Rêve eta Zoocreative), Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren “Badiako Bidea” hainbat panelek seinaleztatutako ibilbiderako testuen idazketa eta irudien hautaketa.6 produktu txingudi_m

5 produktu basajaun_mBanaka SLrentzat, besteak beste, “Basajaun” joko didaktikoaren mitologia eta kulturari buruzko edukien prestakuntza.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen mendeurrena kari, haren historia laburbiltzen duen liburu elebiduna.7 produktu ozeanografia_m

9 produktu baiona_mBaionako Euskal Museoarentzat, hainbat itzulpen frantsesetik euskarara eta batzuetan gaztelaniara: erakusketak, katalogoak, baliabide didaktikoak… bai eta inauteriei buruzko hitzaldi bat eta zenbait euskadi/akitania proiektutan partaidetza ere. Partaidetza Baionakoak Donostiako Aquariumekin batera sareratutako www.balea-irla.com erakusketa birtualean.

SONO enpresa katalanarentzat, Donostiako Itsas Jauregiko, Eibarko eta Gipuzkoa Geroztik web proiektuko edukien erdarazko egokitzapena edota euskaratzea.

Arkeolan enpresarentzat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiribilduei buruzko web batentzako edukien egokitzapena eta euskarazko eta frantsesezko itzulpena.

Donostiako Udalaren Giza Eskubide, Berdintasun eta Lankidetza Zuzendaritzarako hainbat testuren euskaratzea.

Tipula SLrentzat, Tabakaleran Ekainberri proiektuari buruzko erakusketaren bisitaldien antolakuntza eta gidaritza.

Elixir Filmsentzat, euskal itsasargiei buruzko eta euskal zenbait hiritako eskultura publikoan barnako ibilbide didaktikoaren web testuen euskaratzea.

Mugaz gaindiko zenbait proiekturen euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesezko testuen idazketa txukunaren eta elkarren arteko itzulpenen ardura: KZ eurohiriko hilabetekaria, Euskal Herriko IV. Pintxo Txapelketaren liburua, TVPI eta Gipuzkoa-Txingudi Telebistaren elkarlaneko programak…

8 produktu saverneda_m

Eta abar eta abar. Etorkizunari begira, neure proiektua gauzatu nahian nabil: euskal mitologia eta Kataluniako Pirinioetakoa dela bide, eta ondare immateriala zentzua ematen dion lurraldean erakustea dela baliabide, hizkuntzez, mugez, denborez, ohiturez eta erlijioez gain (edo azpi), azalekoari immaterialaren begirada gehitu eta oraintsu arte iraun duen bizimodu baten harreman sakonak agerraraztea, betiere turismoa eta garapen iraunkorra bateragarriak direlako abiapuntutik jorratuta.