Warning: Parameter 2 to qtranxf_postsFilter() expected to be a reference, value given in /usr/home/kalegoi.com/web/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286 AMABERRIAK TEILAREN BABESPEAN

AMABERRIAK TEILAREN BABESPEAN

– Ondare-elementua: teila

Urnietako Aierdi baserriko teila, Gordailuan.

– Kontakizuna(k)

Otsailaren 2an Kandelariako Ama ospatzen da; hau da, Jesus jaio eta 40 egunera Tenpluan aurkeztu ez ezik, Ama jaioberriaren purifikazioa ere. Juduen eta ondorioz kristauen aburuz, erditzeak orbandu-edo egiten dituelakoan, emakumeak egiten zuten lehen irteera elizara behar zen. Berrogeialdia, ordea, epe luzeegia izaten zen etxetik kanpoko zereginei uko egiteko. Nola saihestu debekua?

Bada, teila buruan eta ibili munduan. Izan ere, katalanez hala jaso zen 1951n: “es posava una teula al cap perquè aixì era com si no hagués sortit de casa”. Premietarako baizik ez, argitzen zuen Barandiaranek, eta gehitzen: “Esta representa la casa”, eta jabegoa ere sinbolizatzen zuen.

– Kokapen geografikoa(k):

Euskal Herrian / Kataluniako Garrotxan / Girondan

– Mitoak transmititzen dituen balioak:

Araua hautsi gabe haren eragozpenak saihesteko trikimailutik harago, praktikak  adierazten du etxearen izaera babeslea, teilak sinbolizatua. Izan ere, teilen artean lurperatzen ziren bataiatu gabeko haurrak, etxetik kanpo baina hormaren kontra, teilatuaren hegalpeko tartean; eta teila bat altxatzen zen norbait hiltzean, arima etxetik atera zedin.

– Testuinguru kulturala:

Barandiaranek etxea tenplua ere badela esaten zuenean, besteak beste zentzu horretan esaten zuen: etxea bizitoki, lantoki, abeletxe, hildako arbasoen eta bizien arteko bilgune… Etxea eta familia ia sinonimotzat jotzeraino. Hortik, esaterako, euskal deiturak, edo Pirinio osoan familia asko etxeko izenaz ezaguna izatea, deitura ofizialetik at. Etxeko andrea, belaunaldi berrien ekarle denez gero, bereziki babestu beharreko kidea da, batik bat umeak oso bulneragarri diren garaian.

– Erreferentziazko ondarea edota erakundeak

Euskal Buztingintza Museoa

– Erreferente bibliografikoa: egilea / urtea / orrialdea

Barandiaran / 1972 / 224

Mensignac / 1887 / 33

Romeu / 2004 / 95

Utzi erantzun bat