Curriculum

Xabier Kerexeta Erro (Irun, 1964), Historian lizentziatua 1987an. 2008an Eusko Ikaskuntzak eta Barandiaran Fundazioak antolatutako etnografia ikastaroa gainditua. 2010ean, Euskal Herriko Unibertsitatean, Berdintasun Agentea, hezkuntza espezialitatean.

Kalegoi izenpean egindakoak produktu eta zerbitzuak atalean daudenez, hona hemen orain arte egindako lanaren curriculum laburra:

1985etik 1991 arte Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko kide gisa: toponimia eta erlijiotasun herrikoiaren inguruko landa-lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma etnografikoen sailkapen, zaharberritze eta lehendabiziko erakusketak. Lehendabiziko ikerketen argitalpenak, Aranzadiren baitan edo Udako Euskal Unibertsitatearenean: agotak, familiaren kontzeptua euskal kantutegi tradizionalean, Andoaingo baserriko tresnen katalogoaren itzulpena…

1991 eta 2004 bitarte K6 Kultur Gestioa enpresaren baitan, betiere komunikazio, difusio eta didaktika arloetan, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan bereziki, baina baita beste hainbat proiektutan ere: Museum Cemento Rezolaren belaunaldien arteko proposamen hezitzailea, Gernikako Euskal Herria Museoaren beheko solairuko expografia, Legazpiko Lenbur Fundaziorako museografia Mirandaolan, Larraulgo Etnografia Museoarena, Igartubeiti Baserri-Museoaren komunikazioa, eta abar.

2004 eta 2006 bitarte, luberri communic.action enpresaren baitan: Euskal Ondare Etnografikoaren Inbentario bat egiteko azterketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Ondare Zuzendaritzarako, “Okendotarrak” erakusketaren egintza osoa eta katalogo elebidunaren idazketa Donostia Kulturarako, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren maleta didaktikoaren edukiak UTE Txingudirako (Maîtres du Rêve eta Zoocreative), BatekMila erakusketa ibiltarirako proposamen bat Uztaritzeko Euskal Kultura Erakunderako, eta hainbat proposamen museografiko Hernani, Eskoriatza, Hondarribian…

Argitalpenenetan, nabarmentzekoak dira 2000ko “Dime de qué alardeas” argitalpen elektronikoa (alarde.org), 2005eko “Bidasoako Alardeak: herria versus hiria” diziplinarteko liburuaren koordinatzaile bietako bat eta historia arloko artikuluaren egilea, 2006ean erdaratua (“Los Alardes del Bidasoa: pueblo versus ciudadanía”), eta Col·loquis Internacionals d’Estudis Transpirinencs delakoetan aurkeztutako “¡Ya no hay Pirineos!”, “Euskal eurohiria: errealitatea ala fikzio instituzionala?” eta ” De ‘Txuria gora’ a ‘Correu, que la blanqueta s’escapa’…” komunikazioak.