EZ, EZ GARA NEUTRALAK (II)

EZ, EZ GARA NEUTRALAK (II)

Zertarako historia? Irundarron alde Ez, ez naiz neutrala, blog eraberritu honen aurkezpenean -aurreko sarreran- esan bezala. Esan ere esan nuen iaz bi manifestu edo denadelako iritsi zitzaizkidala, historialari-talde banak sinatuta, nire atxikimendua-edo bilatu nahian. Biak hirugarren baten bidez jaso nituen, whatsapp taldeetatik erauzita, biak erdaraz eta, nik dakidala, euskarazko bertsiorik gabe. Baziren bietan historialari gisa […]

EZ GARA NEUTRALAK

EZ GARA NEUTRALAK

Zertarako historia? Irundarron alde Historialaria nazen aldetik, iaz bi “gonbidapen” jaso nituen, biak kontrajarriak. Biei uko egin nien. Baina ez, ez naiz neutrala, aitzitik ere. Arrunt garbi daukat ez nagoela ez bataren ez bestearen alde, arrazoi desberdinengatik, egon ere. Dena den, orain arte ez dut publiko egin nire jarrera, bide batez esanda, sobera ezaguna. Gaur […]

VOX YA ESTÁ EN EL BIDASOA

Aunque este artículo lo escribí hace algo más de un año, me temo que sigue de actualidad en este 2020 sin alarde pero no por ello más igualitario. Lo de ayer en Irun solo ha sido la anécdota. ¿Por qué la Ertzaintza considera contramanifestación antivox y por tanto prohíbe las respuestas y no hace lo […]

Sinboloa versus mitoa?

Sinboloa versus mitoa?

Aste honetan bertan bilduma etnografiko partikular arras interesgarri bat ezagutzeko parada izan dut, eta bide batez etnografiaz, ondareaz, honetaz eta hartaz solasean aritzeko aukera ere bai, “konpainia noblean”, bihotzez eskertzeko moduko egun eta herrian. Besteak beste, ondare materialen gainean proiektatzen den mitoez niharduen. Izan ere, etorkizuneko proiektuan web honetan bertan, mitoetara mugatuko bainaiz, ahozko tradiziotik […]

Hau mitoa al da?

Hau mitoa al da?

2019an blog honek ibilbide berri bati ekingo dio: sarrera gutxi argitaratuko dira, web berean prestatzen ari naizen “ondare” orriaren mesedetan. Izan ere, gaiak antzekoak bai, baina tratamendua desberdina izango dute: ondare materialaren elementu zehatz bat hartu, eta harekiko pertzepzio mitifikatua jorratuko dut, bibliografia eta guzti; alegia, elementu horren fitxa katalografiko moduko bat, baina teknika, materialak, […]

AMABERRIAK TEILAREN BABESPEAN

AMABERRIAK TEILAREN BABESPEAN

– Ondare-elementua: teila – Kontakizuna(k) Otsailaren 2an Kandelariako Ama ospatzen da; hau da, Jesus jaio eta 40 egunera Tenpluan aurkeztu ez ezik, Ama jaioberriaren purifikazioa ere. Juduen eta ondorioz kristauen aburuz, erditzeak orbandu-edo egiten dituelakoan, emakumeak egiten zuten lehen irteera elizara behar zen. Berrogeialdia, ordea, epe luzeegia izaten zen etxetik kanpoko zereginei uko egiteko. Nola […]

(Español) Erós Nadau e 2019

(Español) Erós Nadau e 2019

Ez zaizue inoiz deigarri egin “errugabeen hilketa” irudikatzen denean amak baizik ez direla agertzen semeak babestu nahian, edo gorpu txikien ondoan etsiak jota? Alegia, haur horietarik bakar batek ere ez zuen aitarik, Belen osoan ez zegoen semea maite zuen gizon bakar bat ere? Horixe bai dela aspalditik genero-ideologia transmititzea, baina bestelakoa. Baduzue zeri erreparatu eta […]

(Català) Travestisme folklòric

(Català) Travestisme folklòric

Sentitzen dugu baina artikulu hau euskaraz ez dago. Aukera ezazu beste hizkuntza eskubiko menuan.

(Español) ¿Hasta cuándo?

(Español) ¿Hasta cuándo?

Sentitzen dugu baina artikulu hau euskaraz ez dago. Aukera ezazu beste hizkuntza eskubiko menuan.

Gizon portatu

Gizon portatu

Oraingoan ez naiz ni izan, Amaia Nausia baizik, Berria egunkarian, Alardeak eta genero-indarkeria instituzionalizatua parekatu dituena. Hartara, hainbat adibide paratu ditu, folkloretik asko dutenak. Pirinioetan behintzat horixe gertatu baita, plazan egindako antzezpen zibil, politiko, judizial, erlijioso edota militarrak folklorizatu direla gurean, aspalditik. Zeren eta, plazan egiten dena publikoa baita, baita partikularren arteko harreman pribatuak ere: […]